BakQ-ari buruzko informazio saioak, Kultur Etxean
Legazpiko Udalak antolatu ditu, eta ziurtagiri digital hori lortzeko argibideak emango dituzte, euskaraz zein gazteleraz.

BakQ ziurtagiri digitala lortzen eta erabiltzen erakusteko saioak antolatu ditu Legazpiko Udalak datorren astelehenerako eta astearterako (hilak 9 eta 10). Kultur Etxeko areto nagusian izango dira, 18:00etan, astelehenean gaztelaniaz eta asteartean euskaraz. Ziurtagiria erraz ateratzen ikasteko hitzaldiak dira.
Saio horietan, besteak beste, ziurtagiri digital hori zer den, nola lortzen den, zertarako balio duen eta non erabili daitekeen azalduko dute. Udalak gogoratu duenez, BakQ-a administrazio tramiteak internet bidez «modu azkarrean, errazean eta seguruan» egiteko aukera ematen du, eta «prozedura ugari sinplifikatzeko eta alferrikako joan-etorriak saihesteko diseinatuta dago». Besteak beste, udalaren egoitza elektronikoan, Osakidetzan, Gizarte Segurantzan, DGT-n edo Eusko Jaurlaritzan erabili daiteke.