Itsasondoko Ijitok taldeak bihar amaituko du herri txikien kopa
Gipuzkoako herri txikien areto futbol txapelketa jokatu du bihar 15:30ean Bidania-Goiazko pilotalekuan.

Gipuzkoako herri txikietako areto futboleko kopa amaierara iritsi da eta bihar jokatuko dira finalak Bidania-Goiazko pilotalekuan. Egun osoko festa izango da. Goierriko ordezkaritza bakarra Itsasondoko Ijitok taldea izan da. B Kopako 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatuko dute 15:30ean hasita, Arroa Behea taldearen aurka.
Sari banaketa ekitaldia 20:30ean egingo dute kirol munduko aurpegi ezagunekin. Arratsaldean, zozketak egingo dituzte.