Naiara Elgarresta diseinatzaile urretxuarraren poltsak, San Sebastian Moda Festival jaialdian
Naiara Elgarresta urretxuarrak maiatzaren 4tik 9ra Donostian egin den San Sebastian Moda Festival jaialdian parte hartu du. Ekitaldiak zazpi tokitan egin dira eta mundu osoko firmek parte hartu dute. Elgarrestak ostiralean egin zen Fashion Show ekitaldian parte hartu zuen, Donostiako beste hamabi markekin batera. Ekitaldia San Sebastian Shops-ek antolatu zuen eta Loiolako Erriberakeko The Social Hub eraikinean egin zen. Desfile horretan Loreak Mendian, Apalategi kirolak, Irulea, Laia Varela, Enbata, Barbour eta Gant-ek ere parte hartu zuten, besteak beste.













