Etxeberriaren eta Ormazabalen denboraldi bikaina
Ordizia-Lazkao Igeriketa klubak bi igerilari goierritarrak zoriondu ditu, asteburuan eta denboraldi osoan zehar egindako lanagatik.
Unai Etxeberria eta Aitor Ormazabal igerilari goierritarrek amaiera bikaina eman diote denboraldiari Kanaria Handiko Las Palmasen jokatu berri den Espainiako Udako Infantil Txapelketan. “Espezialista onenen aurka” lehiatzeagatik zoriondu ditu Ordizia-Lazkao Igeriketa klubak: “Denboraldi osoan zehar egindako lana, ahalegina eta jarraikortasuna erakutsi dute biek, sentsazio bikainak lortuz eta denboraldia ahalik eta ondoen itxiz”.













