Ordizian izango dira ostegun eta ostiraleko kontzertuak, eta jaialdi nagusia Aramako parkean izango da, larunbatarekin. Miguel Salvador Quartet eta Afrika Bibang dira kartelburuak.
Hiru egunetarako egitaraua, sei talde eta hiru eszenatoki izango ditu Goierriko Jazzaldiaren zazpigarren edizioak. Angel Unzu laukoteak itxiko du Araman aurtengoa
Hirugarren urtez egingo dute Goierriko jaialdia, Ordizia eta Arama artean. Elkano Browning Cream eta DJ Makala dira aurtengo amu nagusiak.
Hilaren 6tik 9ra Goierriko Jazzaldia egingo dute Ordizian eta Araman. Noa Lur Quartet izango da talde izarra.
Goierriko Jazzaldiak berezitasun bat badu, ...
http://youtu.be/0jFaXQHeZO8 Goierriko bigarren jazz jaialdia antolatu dute Araman eta Ordizian datorren astebururako, uztailaren 4 eta 5erako. Eskualdean jazza entzuteko plaza bat eskaintzea da jaialdiaren helburua, musika estilo horri Goierrin indarra emateko. Sei kontzertu antolatu ditu Joseba Basarte, Nohan Alberdi, Jon Txurruka eta Urtzi Etxeberria laukoteak. Etxeberriak eman ditu azalpen gehiago.
Sortu berri den Arama Jazz elkarteak antolatu du Goierriko Jazzaldia. Taldeko kideek esan dutenez, “jazz musika sustatzea eta gaurkoa bezalako ekimenak antolatzea” dute helburu nagusi. Gaur gauzatzen ari den jazzaldia Ordizian eta Araman egingo dute. Gaur goizean, 12:00etan Jolasjazz boskoteak kontzertu didaktikoa eskaini du (irudian) Barrena jauregiaren aurreko parkean. Jazzaren historia azaldu diete bertan bildu direnei, baita generoaren berezitasunak zeintzuk diren ere.