Martxan da Goierriko lehenengo jazzaldia

Sortu berri den Arama Jazz elkarteak antolatu du Goierriko Jazzaldia. Taldeko kideek esan dutenez, “jazz musika sustatzea eta gaurkoa bezalako ekimenak antolatzea” dute helburu nagusi. Gaur gauzatzen ari den jazzaldia Ordizian eta Araman egingo dute. Gaur goizean, 12:00etan Jolasjazz boskoteak kontzertu didaktikoa eskaini du (irudian) Barrena jauregiaren aurreko parkean. Jazzaren historia azaldu diete bertan bildu direnei, baita generoaren berezitasunak zeintzuk diren ere.

Sortu berri den Arama Jazz elkarteak antolatu du Goierriko Jazzaldia. Taldeko kideek esan dutenez, “jazz musika sustatzea eta gaurkoa bezalako ekimenak antolatzea” dute helburu nagusi. Gaur gauzatzen ari den jazzaldia Ordizian eta Araman egingo dute. Gaur goizean, 12:00etan Jolasjazz boskoteak kontzertu didaktikoa eskaini du (irudian) Barrena jauregiaren aurreko parkean. Jazzaren historia azaldu diete bertan bildu direnei, baita generoaren berezitasunak zeintzuk diren ere. Arratsaldean jarraituko du Araman Goierriko jazzaldiak, hiru kontzertu eskainiko dituzte parkean eta plazan. Egunari amaiera emateko, gauean Ordizian izango da azken kontzertu bat, Barrena pareko parkean. Kontzertu guztiak doakoak izango dira, eta autobus zerbitzua egongo da, doan baita ere, Ordiziatik Aramara joan-etorria egiteko. Egitaraua: 18:00: Barikuan. Aramako parkean. 19:30: Hasier Oleaga. Aramako parkean. 21:30. DJ Busbu. Aramako plazan. 23:00. Triz3ps. Ordizian, Barrenako parkean.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa