Kilimak jostailu dendak ateak itxiko ditu ekainaren 30ean. Maria Nazabalek aitortu du azken egunak bereziak izaten ari direla. «Malkoren bat ere bota dut». Aurrerantzean jolasteko denbora gehiago izango du.
Legazpiko Udaleko euskara zerbitzuak antolatuta, euskarazko joko nahiz jolasen erakusketa egin dute. Erakusketaz gain, haurrak zein gurasoak jolastera gonbidatu dituzte Gazte Txokoko jardueran.
Azokei lotuta, hainbat eta hainbat ekintza ari dira egiten bost herritan
Beasainen antolatu du Aisihezi elkarteak Jostailu asko izaten dira etxean, erabiltzen ez direnak, eta askotan berri-berriak edo ia berriak. Zer egin ere ez da jakiten askotan. Beasaingo Aisihezi elkarteak jostailuak trukatuko diren azoka antolatu. Azaroaren 25 arratsaldean (17:00-19:00( eta 26 goizean (10:30-13:00) izango da azoka, Beasaingo Loinazko San Martin plazapean, Berritsu ludotekaren aurrealdean. Helburu ugari ditu azoka honek: etxean erabiltzen ez ditugun jostailuak aldatzeko aukera izatea; diru gasturik gabe jostailu “berriak” etxera eraman ahal izatea; gehiegizko kontsumismoarekiko kontzientzia hartzea; krisiari aurre eginez, haurrek beste jostailu batzuk erabili ahal izatea; berrerabilpena bultzatzea; herrian herritarrek eta herriarentzat eginiko ekimen batean parte hartzeko aukera izatea; eta jostailurik ez duenari edukitzeko aukera ematea. Trukea 4 eta 16 urte bitarteko jostailuak bilduko dira. Egoera onean eta fitxa guztiak dituzten jostailuak hartuko dira. Aisihezi Elkarteko Nerea Manzisidorrek eta Alazne Elortzak Goierrithartxori esan diotenez, truke sistema honokoa izango da: norberak nahi ez duen jostailua eraman eta beste jostailu bat hartzeko bale bat emango zaie. Jostailu “berria”, nahi izanez gero, momentuan edo hurrengo egunean hartu ahal izango da. Adinka banatuko dituzte jostailuak: 4-8 urte, 9-12 urte eta 13-16 urte. Adinarenbarruan, beste hiru sailkapen egingo dira: jostailuak (mahai jolasak, kartak, zirkuituak, kotxe kapotak…), kiroletako materiala (patinak, txirrinduak…) eta jostailu txikiak [...]