Elikagaiak, jostailuak eta higienerako gaiak bilduko dituzte Idiazabalen

Idiazabalgo Udalak, Nagusilanek, Caritasek eta Nekazal Kooperatibak elikagaiak, higiene pertsonalerako artikuluak eta jostailuak bilduko dituzte behar egoeran daudenentzat. Bilketa gaur, bihar eta etzi egingo  dute, 09:30etik 13:30etara, sindikatuan. Elikagaiei dagokionez, lekaleak, arroza, pata, kontserbak, esnea, zukuak, galletak, azukrea, irina, olioa, umeen elikagaiak eta produktu freskoak hartuko dituzte. Gela, xanpua, pixoihalak, konpresak eta egoera onean dauden jostailuak ere behar dira.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa