Liburu azoketara ari da jendea gerturatzen, gutxika

Azokei lotuta, hainbat eta hainbat ekintza ari dira egiten bost herritan

Goierriko bost liburu azoketan lan eta lan eri dira atzotik. Herrietako txoko ezberdinetan liburuz, diskoz eta jostailuz betetako mahaiak daude Seguran, Beasianen, Ordizian, Lazkaon eta Ataunen. Atzo egin zituzten azoken irekierak, eta Seguran egutegirako argazki aukeratuak erakutsi, eta bi argazki sarituak zeintzun diren ean zuten jakitera. Lehen saria (300 euro) Juan Angel Egañak irabazi zuen eta bigarrena berriz Joseba Telleria iazko irabazleak (150 euro). Datorren urterako argazkietarako gaia ere eman zuten: Ogibideak Seguran. Gaur goizean gutxika joan da jendea azokara gerturatzen, baina eguerdi parterako jende gehixeago zebilen gehienetan. Lazkaon, azoka plaza ondoko frontoian dago eta goizeko freskura pixka bat goxatzeko, San Benito ikastolako DBHko lehenengo mailako ikasleak txokolate beroa eta txurroak ari ziren saltzen euro batean, ikasbidaian Londresera joateko. Azokara gerturatu diren askok probatu dute, azokako materiala begiratzen zuten bitartean. Azokei lotuta hainbat eta hainbat ekintza egiten ari dira eta egingo dira datozen orduetan. hemen herri guztietako egitarauak:

Ataun

  • Ostirala. 19:00. BADOK atariaren aurkezpena, Jon Eskisabelen eskutik. 20:30. Zopilotes taldearen emanaldi akustikoa eta pintxo jatea, Aizkoate elkartean.
  • Larunbata. 12:00. Ataungo aho hizkuntzaren barne muinak liburuaren inguruko solasaldia, Josune Arruabarrena eta Jone Arinekin. 12:30. Gure kolkotik diskoaren aurkezpena. 19:00. Bitartean taldearen emanaldia.
  • Igandea. 12:00. Erlantz Urtasun historialari nafarraren liburuen aurkezpena. 13:00. Zuri-beltzeko argazkiak liburuaren aurkezpena, Arantxa Urretabizkaiarekin. 16:30. Hiru txilipurditan taldearen zirko eta antzerki emanaldia.

Segura

  • Ostirala. 18:00. Herrian zehar kalejira txistulariekin. 18:30. Azpilla dantza taldeko saskiaren zozketa, argazki lehiaketako sari banaketa, herriko koroaren saioa, gaztainak eta ardoa, Botikaxahar kulturgunean.
  • Larunbata. 12:30. Erlantz Urtasunen Nafarrok liburuaren aurkezpena, kultur etxean.

Lazkao

  • Ostirala. 17:00. Tom Swayer-en abenturak liburuaren aurkezpena, Iñaki Mendiguren eta Sarah Turtle-ekin. 19:30. Kupela taldearen Eutsi goiari diskoaren aurkezpena, Angel Larrañagarekin.
  • Igandea. Goizean, Noemi Riverak Un otoño en California liburua sinatuko du.

Ordizia

  • Ostirala. 17:30. Kartel lehiaketako sari banaketa, eta Amets Bide dantza taldearen emanaldia.
  • Larunbata. Goizean, Mertxe Aizpurua ipuin kontalaria.

Beasain

  • Ostirala. Arratsaldean, Han goitik itsasoa ikusten da liburuaren inguruko literatur tailerra, Irati Goikoetxea herritarrak gidatuta.
  • Larunbata. Goizean, haurrentzako jolasak eta bertso eskolako ikasleen emanaldia. Arratsaldean, solasaldia herriko idazleekin, Maitane Legarretak gidatuta. 19:30. Solasaldia herriko musikariekin, Mikel Alvarezek gidatuta.
  • Igandea. Goizean, irakurzaletasuna bultzatzeko altxorraen bila jokoa haurrentzat, Beasaingo kaleetan.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa