Ehunmilak lasterketa hasteko dena prest dute dagoeneko antolatzaileek. Gaur hasi dira korrikalariak Beasaina inguratu eta lehendabiziko dortsalak hartzen. Eguraldi iragarpenak giro ona agindu du, nahiz eta zaparradaren bat bota dezakeen.
Hamar ediziotan lehen aldiz, Ehunmiletan parte hartzeko dortsal guztiak banatu dira. Mutilen iazko podiumeko hirurak irteeran izango dira. Nesken lehia irekiagoa dago.
Dortsal guztiak agortuta jokatuko dira aurten Ehunmilak ultra-traileko hiru lasterketak .Iazko erabakiak antolatzaileen heldutasuna nabarmendu du, 10. urteurrenaren atarian
Larraizko langatik Uarrain arteko tarteko lanak Beasaingo Arrastaka taldeko boluntarioen ardura izaten da. Txindokiko lepoko kontrol postuan egoten direnetako bi dira Arantxa Meliz eta Mali Kortaberria.
Silvia Trigueros, azken bi edizioetako irabazlea ez da aurten irteeran izango. Mutiletan, iazko podiumeko hirurek ez ezik, Imanol Alesonek ere parte hartuko du.
Ehunmilak ultra-traileko partaidetza kopurua goraka doa urtez urte. Beasaingo irteera puntuan 400 baino gehiago izango dira aurrenekoz. Imanol Aleson ez da lehian arituko