Abian da Ehunmilak
Iritsi da unea. Txalapartariek, bertsolariek eta dantzarien agurraren ondoren hasi da atzera kontua. Arratsaldeko seiretan puntuan abiatu dira Ehunmilak probako 409 korrikalariak, horietatik 16 goierritarrak. 168 kilometro eta 11.000 metroko desnibela dituen ibilbidea dute aurretik.
Mikel Valdibielso antolatzaileak eguraldiari aipamen berezia egin dio irteera puntuan, korrikalariei ekaitz arriskuagatik alerta horia eman dutela gogoraraztearekin batera.
G2Hkoak, gauean
Ehunmilak probakoen ondoren, G2Hkoak izango dira irteten hurrenak. Gaueko 23:00etan dute hitzordua, Beasaingo plazan. 515 korrikalari daude izena emanda. Aurrenekoak, goizeko 09:00ak alderako iristea espero dute antolatzaileek.