Demetrio Terradillos (Amezketa, 1957) Urbitarteko nagusiak dioenez, ondo doa aurtengo sagardotegi denboraldia. Txotxeko sagardoaz gain, botilaratutakoa ere urte guztian zehar saltzen ...
Dagoeneko hasi da txotx denboraldia Goierriko sagardotegietan. Ataungo Urbitarten, esaterako, pasa den ostiralean izan zuten denboraldi berriaren irekiera ekitaldia. Bertan, aurtengo sagardo berria probatzeaz gain, trikitilariek eta bertsolariek alaitutako giroa izan zen. Zeraingo Oiharten ere ostiralean ekin zioten denboraldia; han ere, ez ziren trikiti eta bertso doinuak falta izan.