Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 24. edizioa eman du berea, eta beste behin irudi ikusgarriak utzi ditu. Albistean dituzue ikusgai irteeran, Otsaurten, Aratzen, Sancti Spiritun eta helmugan ateratako argazkiekin osatuta irudi bilduma. Bukaera, laburpen bideoa.
Sara Alonso donostiarrak eta Elhousine Elazzaoui marokoarrak irabazi dute Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 24. edizioa. Biak podiumean egonda zeuden, eta aurten lehenengo postua eskuratu dute.
Judith Wyder suitzarra izan da bigarrena, eta hirugarrena Malen Osa oñatiarra. Alonsoren helmugaratzearen bideo laburra albistean.
Bakarrik helmugaratu da Zegamako plazan 03:43:28ko denboran. Aurreko bi edizioetan bigarren sailkatu da marokoarra. Bigarren izan da Andreu Blanes, eta hirugarren Daniel Pattis.
[HELMUGAKO ARGAZKIAK ETA BIDEOA] Candela Perezek errekorra ezarri du. Gizonen artean, bigarren helmugaratu da Gerard Lopez Serra eta hirugarren Andreas Iversen. Emakumeen artean, berriz, bigarren izan da Laia Alonso eta hirugarren Uma Plans.
[IRTEERAKO ARGAZKIAK ETA BIDEOA] 88 korrikalari gaztek zuten izena emanda.
[IRTEERAKO ARGAZKIAK ETA BIDEOA] Top10aren aurkezpena egin ondoren, pistola-tiroa egin eta abiatu dira korrikalariak Aizkorrirantz.
Azken orduetan dago Zegama-Aizkorri 2025 eta emozioa, zirrara eta gogoa dira nabari. Txalo zaparrada eta oihuekin hartu dituzte Top Ten korrikalariak. Iker Zubeldia alkateak trafiko arauak zorrotz betetzea eskatu du.
Uztailaren 3rako eman behar dute izena afarira joan nahi duten boluntarioek.
Zegama-Aizkorri mendi maratoia ikusteko hainbat datu eta informazio duzue albiste barruan: ordutegiak eta lasterketa buruen balizko denborak.
Juan Martin Tolosa eta Rosa Lasagabaster euskal herritarrak izan ziren mendi maratoiaren lehen irabazleak 2002an, azkenak Kilian Jornet kataluniarra eta Sylvia Nordskar norvegiarra. Albiste barruan garaipen zerrenda osoa, irabazleen denborekin.
Ingurumen, gizarte eta etikaren ikuspuntutik kirol ekimenetan jardunbide jasangarriak txertatzea du helburu.
Gaur eguerdian, 12:00etan, irekiko dute aurre izen-ematea. Mendi maratoian 11.669 lagunek eman dute izena.