Maratoiko laguntzaileen afaria uztailaren 11n
Uztailaren 3rako eman behar dute izena afarira joan nahi duten boluntarioek.

Datorren uztailaren 11n, Zegama-Aizkorri mendi maratoian lan egin zuten boluntarioen afaria egingo dute 21:00etan, eskolako patioan. Laguntzaile bakoitzari zuzenean jakinaraziko zaion arren, afarian parte hartu nahi dutenek, aldez aurretik izena eman beharko dute uztailaren 3a baino lehen, 943 80 11 15an, kultura@zegama.eus-en edo 676 40 88 02ra mezu bat bidalita.