ZUZENEKOA. Mendi maratoiaren zuzeneko emisioa lau hizkuntzatan

Aurten ere, lasterketak estaldura mediatiko handia izango du. Nahi dutenek streaming bidez jarraitu ahal izango dute Youtubeko kanal ofizialean, euskaraz eta gaztelaniaz. Gainera, Golden Trail World Seriesek ingelesez emitituko du bere Youtube kanalean. EiTBk eta TV3k lasterketa osoa euskaraz eta katalanez emango dute. Lasterketaren erreportaje bereziak emango dituzte Teledeporte eta Eurosport kirol kateek.