Zubi bat Euskal Herriko sukaldeetara
Martxoaren 6tik 20ra oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak eskatu ahal izango dira euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan. Zubi bat sukaldera da hamabost egun barru abiatuko den egitasmoaren goiburua. Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainaren 5. edizioaren atarian, atzera begiratu nahi izan du Errigora ekimenak bideo baten bidez, urteotan lortutakoari erreparatzeko.
Goierrin ohiko tokietan egin ahal izango dira produktuen eskaerak, baita www.errigora.eus webgunearen bidez ere.