Jaiak: Legazpiko Santikutz festak
Apirilaren 30etik maiatzaren 5era Santikutz jaiak ospatuko dituzte Legazpin.
Maiatzak 2, osteguna. Santikutz bezpera
- 09:30. XIV. Herriko ganadu feria, Kale Nagusian, 13:30ak arte.
- 10:30. Arkume prestaketa, Burruntzi erara, Kale Nagusian. Prestatuko diren arkumeak Legazpin hazitakoak dira.
- 12:00. Zirku tailerrak familia giroan, Euskal Herria plazan. Eguraldi txarra balitz, Azokan.
- 12:00. Santikutz abesbatza auzoz auzo eta kalez kale.
- 13:00. Burruntzi erara prestaturiko arkume pintxo banaketa, Kale Nagusian, 2 €-ren truke. Banaketaz Solkie-Gure Esku taldea arduratuko da.
- 14:00. Haurren eta familien herri bazkaria, Euskal Herria plazan (eguraldi txarrarekin Azokan). Haragi paella egongo da Lekanazpi elkarteak prestaturik. Txartelak hartu behar dira aurrez.
- 16:00. Zirkoteke ikuskizuna haur-familientzat, Euskal Herria plazan (eguraldi txarrarekin Azokan).
- 17:00. Sputnik goiti-beheretan jaitsierak gaztetxoentzat, eta nahi duten helduentzat ere, San Inazioko aldapan.
- 18:00. LEK Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren kalejira, Ezpelur, Tolosa eta Doinu Zahar dultzaineroekin.
- 19:30. Kontzertua: Doinua Big Ban eta Band gazte, Euskal Herria plazan.
- 23:30. Herri danborradaren irteera, Laubidetik.
- 00:00. Herriko ikurrina jartzea, Euskal Herria plazan, Legazpiko ereserkiarekin, eta danborradaren emanaldi nagusia.
- 01:00. Artistas del Gremio fanfarrearen emanaldia Euskal Herria plazan hasi eta erdiguneko kaleetan.











