Jaiak: Zaldibiako festak
Goiztiri txarangako kideak buruhandia eta erraldoiekin, urriaren 3an. Iñaki Gurrutxaga Urriaren 2tik 5era eta 10etik 11ra Zaldibiako festak ospatuko dituzte. Hona egun guztietarako egitaraua:
Urriak 2, osteguna
- 18:30. Festak hasi aurreko kalejira, Zaldibiako Goiztiri txarangaren eta Txanbolintero txistularien doinuekin, Erraldoiek eta dantzariek alaituta. Plazatik abiatuta herrian barrena.
- 19:00. Txupinazioa udaletxeko balkoitik. Aurtengoan Talo taldeko kideek botako dute festei hasiera emango dien txupina.
- Ondoren. Erraldoiak, Buruhandiak eta Goiztiri txaranga.
- 20:00. Mondejua dastatzeko aukera herriko plazan, ardoz eta musikaz lagundurik. Pintxoa: 1€. Bildutako dirua dohaintzan emango zaio Izan Inurri elkarteari, bularreko minbiziaren azterketan laguntzeko.
- 21:30-00:30. Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia.













