Mahai ingurua: Yihadismoa
Beasaingo Arroua Islamiar Elkarteak antolatuta, yihadismoaz mahai ingurua egingo dute apirilaren 4an, Beasaingo udaletxeko batzar aretoan. Euskal Herriko Islamiar Federakundeko lehendakaria, Aziz Messaoudi eta Sos Arrazakeriako Agustin Unzurrunzaga ariko dira hizketan, Jose Antonio Imaz moderatzailea dela.