Gurrutxaga
Legazpin burdinak eta euriak belaunaldi desberdinen taupada erakutsi dute, eta bada beste taupada bat aurkezpenik behar ez duena. Nahikoa da bere izena aipatzea. Gurrutxaga. Hirurogeita bost urte ez da zenbaki bat. Geruzak dira. Dagoeneko ez dagoen aspaldiko ke geruzak, ospakizun txiki haietan kristalezko edalontzien zarata barraren kontra, itzuliko ez diren haien omenezko isilune partekatuak. Taberna Continue Reading
Legazpin burdinak eta euriak belaunaldi desberdinen taupada erakutsi dute, eta bada beste taupada bat aurkezpenik behar ez duena. Nahikoa da bere izena aipatzea. Gurrutxaga.
Hirurogeita bost urte ez da zenbaki bat. Geruzak dira. Dagoeneko ez dagoen aspaldiko ke geruzak, ospakizun txiki haietan kristalezko edalontzien zarata barraren kontra, itzuliko ez diren haien omenezko isilune partekatuak. Taberna ez zuten ireki, bizitzen hasi zen. Historia izateko asmoa ez duten gauzak hasten diren moduan. Izaten amaitzen direnak.
Diotenez ez da asko aldatu. Hormak, egurrezko barra. Ateak kirrinkatu egiten omen zuen uda izanda ere. Edalontziak eskuz garbitzen ziren, laztanduz, ardo arrastoak ezabatzea zen asmoa hurrengo batek ardo beltz hura dastatuko bazuen. Ezerk baino zapore ederragoa zuen. Izan ere gozamena ardoak baino gehiago uneak ematen ziolako. Inor ez baizen edatera soilik joaten, egotera joaten ziren.
Baliteke mus partida amaigabeak jokatzea; baliteke Errealaren golak sutsu eztabaidatzea arbitroak marmario hura entzungo balu bezala. Jendea adiskidetu eta haserretuko zen agian bertan, baina besarkada usaina dario tabernari oraindik.
Tokiak ordulari lanak egin ditu presarik ez zegoenean. Lantoki izan da bulegorik ez zegoenean. Babesleku etxea txiki geratzen zenean. Kanpoan kontatzen ez ziren bizipenen lekuko.
Herriko taberna bat ez delako negozio bat soilik, kalearen luzapena da, sabaia duena. Inork esan gabe bizilagunen berri izaten zen bertan. Aulkiek, barrako txokoak, hango eta hemengo izkinek eskriturarik gabeko jabeak zituzten, eta hutsunerik bazegoen begiradak jasotzen zituen, zalantzak, beldurrak.
Behin, esaten dutenez, argia joan zen herri osoan. Dena iluna geratu zen. Ez farolarik, ez eta etxeetako leihoetan argirik ere. Jendea bertara abiatzen zen gertatutakoaren berri eman edo izateko. Tabernariak kandelak atera zituen, batek gitarra eraman zuen. Inork oroitzen ez dituen kantak abestu zituzten. Ordu batzuez denbora gelditu egin zen. Inork ez zen telefono mugikorrean murgildu, ez baitzeuden. Inork ez zuen alde egin nahi, ez zen beharrezkoa, ez zegoen presarik. Gau hartan taberna ez zen leku bat, mundua zen.
Hirurogeita bost urte geroago hormen kolorea aldatu da, barraren egurrak distira gehiago du, inork ez du bertan erretzen, kafe makinak kafe gehiago egiten ditu, eta badira bi arbela istorioak kontatzen digutenak. Baina bada zerbait bere horretan jarraitzen duena: sartzen denaren begirada. Guztiak dira etxekoak, barra ezagutzen dute, lurra, ahotsek zabaltzen duten oihartzuna.
Gurrutxaga ez baida jabeena soilik, bertaratzen diren guztiena baizik.
Herrian inork Gurrutxagara noa esaten duenean ez baidu nora doan esaten, norekin egon nahi duen baizik.












