ESKU-PILOTA

Beloki Pilota Eskolako Mikel Egiburu eta Mikel Rodriguez, Lehen Mailara igotzeko garaipen bakarrera

Zumarragako Beloki Pilota Eskolako Mikel Egiburu eta Mikel Rodriguez pilotariek hitzordu garrantzitsua izango dute gaur (ostirala) Anoetan. Gipuzkoako gomazko paleta txapelketako Lehen Mailara igotzeko aukera izango dute jokoan. Zumarragako bikoteak 25-20 irabazi zuen Anoetako bikotearen aurkako joaneko partida, eta emaitza horrek egoera onean utzi ditu itzuliko neurketari begira. Ostiral honetan garaipena lortuz gero, Egiburuk eta Rodriguezek zuzenean eskuratuko dute Lehen Mailara igotzeko txartela. Jaialdia arratsaldeko 18:00etan hasiko da Anoetan, eta Beloki Pilota Eskolako ordezkariek laugarren partida jokatuko dute.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa