Aurrez aurre jarriko dira berriro
Aterako finalean aritu ziren Gabiriako eta Zumarraga-Urretxuko bertsolariek Ordizian ikusiko dute etzi elkar. AEK euskaltegian hasiko da bertso-ekitaldia 18:30eanBertso erritmoz eta doinuz alaituko dituzte bihar iluntzean Ordiziako kaleak. Udazkenean j...
Aterako finalean aritu ziren Gabiriako eta Zumarraga-Urretxuko bertsolariek Ordizian ikusiko dute etzi elkar. AEK euskaltegian hasiko da bertso-ekitaldia 18:30ean
Bertso erritmoz eta doinuz alaituko dituzte bihar iluntzean Ordiziako kaleak. Udazkenean jokatu zen Atera herriarteko bertsolari txapelketako finalistak arduratuko dira umore puntua jartzeaz, errebantxa jokatuko dutelako.Korrika 19ren bueltan antolatutako ekintzetako bat izango da biharkoa; Bertso Korrika egitasmoaren barruan. Ordiziako AEK euskaltegian emango diote hasiera 18:30ean eta herriko tabernetan jarraituko dute. Gabiriako Jokin Muruak, Mikel Asurabarrenak eta Gorka Maizek irabazi zuten Zaldibiako herri antzokian jokatu zen finalean; Urretxu-Zumarragako Gorka Ojanguren, Maialen Akizu eta Beñat Torres aurrean izango dituzte berriro ere. Ekitaldia Goierriko Bertso Eskolak eta Goiztiri AEK-k antolatu dute elkarlanean. Ainhoa Mujika bertsolaria euskaltegiko ikasleekin ere izan zen bertsoak zer diren, gaiak, erritmoak… azaltzen.
Erakusketa Beasainen
Herriz herriz, ekitaldi gehiago ere izango dira Korrika19 Goierriko errepideetara iritsi bitartean. Orain arteko Korrikako argazkien bilduma jarriko dute ikusgai larunbat honetatik aurrera Beasaingo Usurbe aretoan. Astelehenetik ostiralera egongo da ikusgai, 19:00etatik 21:00era.
Korrikaren antolatzaileak, era berean, Korrika Lagun sarea osatzen ari dira bailaran. Egunotan pasako dira denda, taberna, komertzio nahiz enpresetatik egitasmorako babes bila.