Dantzatutako bertsoen magia
'Bertsoak dantzan' emanaldi berezia eskaini zuten larunbatean Ordiziako Amets Bide dantza taldeak eta Goierriko Bertso Eskolak. Segurako Baratze pilotalekuan izan zen ikuskizunaSan Joan jaietako lehen asteburuko ekitaldien barruan, eta Euskal Herriko D...
‘Bertsoak dantzan’ emanaldi berezia eskaini zuten larunbatean Ordiziako Amets Bide dantza taldeak eta Goierriko Bertso Eskolak. Segurako Baratze pilotalekuan izan zen ikuskizuna
San Joan jaietako lehen asteburuko ekitaldien barruan, eta Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 40. urteurrena ospatzeko ekitaldien baitan eskaini zen larunbatean Bertsoak dantzan ikuskizuna. Ordiziako Amets Bide dantza taldeak eta Goierriko Bertso Eskolak elkarlanean prestatu zuten ikuskizuna Segurako Baratze pilotalekura bertaratu zirenen gustagarria izan zen.Ordubete inguruko ikuskizunak dantza eta bertsoa uztartu zituen. Horren erakusle izan zen kantatutako bertsoak momentuan dantzatzea. Lehenik, ezagunak diren bertsoak kantatu zituzten bertsolariek, dantzariek horretarako prestatutako koreografiak egin ahala. Jarraian, gauza bera egin zuten, baina bertso eskolako gazteek egindako bertsoekin.
Amaiera, ordea, «bat-batekotasunetik» esperimentatutakoa izan zen. Izan ere, dantzariek bertsoak kantatu zituzten, eta aldi berean, bertsolariek dantza egin zuten.
Luxuzko gonbidatuak
Aitor Furundarena eta Iñaki Telleria musikari goierritarren kolaborazio berezia izan zuen ikuskizunak. Aurkezle lanetan, berriz, Xabin Fernandez ibili zen.
Bi taldeek «balorazio positiboa» egin zuten emanaldiaren inguruan. Are gehiago, euren arteko «harremanak sustatzeko», asteburua elkarrekin igaro zuten Segurako aterpetxean.