'Ur handitan' telebista saiokoak, Goierrin
ETBko Ur handitan telebista saiokoak Goierrin ibili dira egunotan. Elikadura arazoen inguruko saioa prestatzen ari dira, eta Itxaro Mendizabalek, bere kasua azaldu du. Xabier Madariaga kazetaria eta saioko lantaldea Beasainen izan ziren atzo, egun osoko jarraipena egiten. Besteak beste, anorexia, obesitatea eta elikadura izango dituzte hizpide.
Saioa, datorren asteartean emitituko dute, ETBren lehenengo katean.