Asier de la Iglesia Jaén CBko kirol garapeneko zuzendari berria
Erronka berri honetan taldeari hazten eta etorkizuna eraikitzen laguntzen jarraituko duela azpimarratu du zumarragarrak.
Asier de la Iglesia Zumarragako saskibaloi jokalari eta entrenatzaile ohiak, Jaén CB klubeko Kirol Garapeneko zuzendari kargua hartuko du. Klubak nabarmendu du de la Iglesiaren esperientzia profesionala eta saskibaloiari zein harrobiko lanari buruz duen ezagutza baliagarriak izango direla ardura berrian.
Kargu berri honek, gainera, Jaén CB eta de la Iglesiaren arteko aspaldiko harremanari jarraipena emango dio. Asier de la Iglesia klubak urtero antolatzen dituen Saskibaloiaren Sustapen Jardunaldietako enbaxadorea ere bada.
Klubak pozik hartu du albistea, eta erronka berri honetan taldeari hazten eta etorkizuna eraikitzen laguntzen jarraituko duela azpimarratu du zumarragarrak.













