Indarra eta trebezia, Zegamako plazan
Aizkoran, Eneko Saralegi eta Ibai Soroa, Ugaitz Mugertza eta Txomin Amundarainen aurka aritu dira. Gainera, herriko aizkolariek ere parte hartu dute saioan: Esnaola anaiek, Joxe Mari aitarekin batera. Harri-jasotzen, berriz, Udane Ostolaza eta Olaia Esnaola aritu dira.
Joxe Mari Esnaola zegamarra, enborrean gora. Festa bete-betean daude zegamarrak, eta gaur eguerdian herri kirolek izan dute protagonismoa. Aizkolariek eta harri-jasotzaileek maila handiko saioa eskaini dute Jose Maiora plazan, herritar ugari inguruan bilduta eta giro bikaina nagusi zela.
Aizkoran, Eneko Saralegi eta Ibai Soroa, Ugaitz Mugertza eta Txomin Amundarainen aurka aritu dira. Gainera, herriko aizkolariek ere parte hartu dute saioan: Esnaola anaiek, Joxe Mari aitarekin batera. Harri-jasotzen, berriz, Udane Ostolaza eta Olaia Esnaola aritu dira.
Aizkolariek enbor bertikalak zein horizontalak moztu dituzte, abiadura eta trebezia uztartuz. Harri-jasotzaileek ere hainbat motatako harriekin egin dituzte erakustaldiak: harri zilindrikoarekin, biribilarekin eta kubikoarekin.
Joxe Mari Esnaolaren balentria
Urtero bezala, Joxe Mari Esnaolak bere gain hartu du saio ikusgarrienetako bat. Bost metro inguruko enbor batera igo da, oholak enborrean sartuz eta pausoz pauso gorantz eginez. Guztira hiru ohol jarri ditu, eta enborraren goiko aldean bi enbor zati moztu ditu.
Urtez urte errepikatzen den balentria izan arren, beste behin ere ikusleen arreta bereganatu du, eta zegamarren txalo eta animo artean amaitu du lana.
Arratsalde zein gauean ere izango da zer egin eta ikusi. Hona hemen gaurko egitaraua:
Abuztuak 22, larunbata
09:00etan: Iruñeko dultzaineroekin, goiz eresia.
12:00etan: Herri kirolak, Jose Maiora plazan: Eneko Saralegi-Ibai Soroa, Ugaitz Mugertza-Txomin Amundarainen aurka aizkoran, eta harri jasotzen Udane eta Elene Ostolaza ahizpak.
12:30etik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara: Pintura, taila eta eskulanen erakusketa Jabier Otaegi kultura etxean,
13:30ean: Bertsolarien lehen saioa udaletxeko arkupean: Julio Soto, Unai Agirre, Maialen Lujanbio, Maddiane Txoperena, eta gai jartzaile, Amaia Agirre.
(Bertsolariekin bazkaldu nahi duenak, tiketak Ostatun ditu salgai)
17:00etan: Puzgarriak, igerilekuan, edo pilotalekuab eguraldi txarrarekin.
18:00etan: Bertsolarien bigarren saioa udaletxeko arkupean.
19:30ean: Erraldoi eta buruhandien kalejira trikitilariekin.
21:00etan: Herri Afaria (Lumagorri oilaskoa eta Sant Sadurni d ‘Anoiako cava, aurten Blancher upategiko Zegama Edition dastatuko da eskolako patioan.
23:00etatik aurrera: FAN&GO eta TRIKIZIO taldeekin erromeria plazan.
03:00etan: Dj Fifi eta Fefa.













