Ampo Ordiziak VRAC liderra hartu du mendean
39-30 garaitu zuten liderra, Altamiran. Sailkapenari eusteko, igandeko partida irabazi beharko du, La Vilaren aurka.
Ampo Ordiziaren eta La Vilaren arteko partida baten irudia, iazko irailekoa. Lide Egizala Ampo Ordiziak liga erregularra ezker hankarekin hasi bazuen ere, azken jardunaldietan poltsikoratutako garaipenek ez dute etenik. Laugarren jardunaldian ere, irabazi egin du talde goierritarrak; partida zaila zirudienak, emaitza ezin hobea utzi zuen. 39-30 garaitu zuten liderra, VRAC.
Garaipen berria eskuratuta, sailkapenaren hirugarren postuan da Ordizia, 13 punturekin -laugarrenarekin berdinduta, alegia-. Sailkapenari eutsi nahi badio, hala, bostgarren jardunaldia ere irabazi beharko du: igandean jokatuko du, 12:00etan, kanpoan, La Vilaren -sailkapenaren bederatzigarren postuan da- aurka.












