Mendi Lasterketa Mistoa egingo dute larunbatean Ezkion

Ezkion Martxan taldeak antolatu du eta aurtengoa bigarren ekitaldia da

Ezkioko_Mendi_Lasterketa_M

Ezkion Martxan kirol klubak bigarren urtez antolatu du Mendi Lasterketa Mistoa. Larunbatean izango da Ezkion, ibilbide zirkularra egingo dute korrikalariek udaletxean hasi eta bukatuta. Lasterketa 10:30ean hasiko da eta amaiera orduak baldintzatuko ditu ondorengo ekintzak. Izan ere, umeen lasterketa egingo dute ondoren eta haren amaieran sari banaketa izango da.

Iazko ekitaldian 65 bikotek parte hartu zuten, «Ezkio bezalako herri baterako, parte hartzea  nahikoa arrakastatsua izan zen», dio Aritz Egea Ezkion Martxan klubeko kideak. Hala, «jendeak gustura hartu zuela eta aurten errepikatzea pentsatu dugu».
Ibilbideak 5,71 kilometroko luzera izango du eta, Ezkioko basoetan pinuak ateratzen lanean aritu direnez, pistak zakar antzera daudela-eta, «ibilbidea pixka bat aldatu dugu zati zatarrak ekidin eta politagoa izan dadin». Izena egunean bertan eman daiteke edo aurretik Internetez.

Aurten, berritasun gisa, egunean bertan lanean arituko diren 30 boluntario ingururekin bazkaria egingo dute, «egindako lana eskertzeko».

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend