Alex Aranburu, hirugarrena Getxon
Esprintean erabaki zen Getxoko Zirkuitua, eta Ezkiokoa Natnauel Testatsion eta Pau Miquelen ondoren sartu zen helmugan, denbora berarekin.
Cofidis taldeko Alex Aranburuk hirugarren egin zuen atzo, bigarren urtez jarraian, Getxoko (Bizkaia) Zirkuituan. Esprintean erabaki zen lasterketa, eta ezkiotarrak ezin izan zien irabazi lehen postuan iritsi zen Natnauel Testatsion Movistar taldeko txirrindulariari eta bigarren egin zuen Bahraim taldeko Pau Miqueli. Hiruek denbora bera markatu zuten helmugan, 172tik gorako lasterketa amaitzeko: 3h.38.49.
Aurreko egunean Donostiako Klasikoan parte hartu zuen Aranburuk, eta 58. postuan amaitu zuen proba.












