Zumarragako Udalak kirol teknikariaren lanpostua aldi baterako betetzeko deialdia ireki du
Zumarragako Udalak kirol teknikariaren lanpostua aldi baterako betetzeko deialdia ireki du. Deialdiaren bidez, egungo arduradunaren aldi baterako absentzia beteko da, eta etorkizunean sor daitezkeen udal beharrei erantzuteko lan poltsa bat osatuko da. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan argitaratutako eskaintza baten bidez izapidetuko da, 2026001869 identifikatzailearekin. Interesa duten pertsonek 2026ko abuztuaren 10era arte aurkeztu ahal izango dute hautagaitza Lanbideren bidez. Epe berean, hautagaiek Lanbideren eskabidean alegatutako merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko dute Zumarragako Udalean. Hautaketa prozesuan parte hartzeko, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua edo baliokidea izan beharko da, eta euskarako 3. hizkuntza eskakizuna egiaztatu. Horra hor oinarriak.












