‘Baginaren bakarrizketak’ ostiralean Ordizian, komedia kutsuko drama
Aitziber Garmendiak (Zaldibia, 1982) eta Ainhoa Garaik (Arrasate, 1983) aktore gazteak protagonista diren Baginaren bakarrizketak antzezlanarekin gozatzeko aukera izango da etzi Ordiziako Herri Antzokian, 22:15ean. Ordiziako eta Beasaingo udaletako kultura batzordeek antolatutako Antzerki Garaia zikloaren hirugarren emanaldia da. Eve Ensler feminista estatubatuarrak 1996an sortutako antzezlana euskaraz ikusteko aukera eman du aurrenekoz Txalo konpainiak. Begoña Bilbao da obraren zuzendaria, eta itzulpena Inma Infiestak egin du. Enslerrek berrehun emakume baino gehiagorekin egindako elkarrizketak ditu oinarrian antzezlanak. Baginarekin zerikusia duten gaiak jorratzen ditu: sexu harremanak, masturbazioa, hilekoa, erditzea, bortxaketa… “Berez komedia da, baina zenbait unetan drama kutsua du, sexu erasoei buruz jarduten dugunean batez ere”, diote antzezleek.
Aitziber Garmendiak (Zaldibia, 1982) eta Ainhoa Garaik (Arrasate, 1983) aktore gazteak protagonista diren Baginaren bakarrizketak antzezlanarekin gozatzeko aukera izango da etzi Ordiziako Herri Antzokian, 22:15ean. Ordiziako eta Beasaingo udaletako kultura batzordeek antolatutako Antzerki Garaia zikloaren hirugarren emanaldia da.
Eve Ensler feminista estatubatuarrak 1996an sortutako antzezlana euskaraz ikusteko aukera eman du aurrenekoz Txalo konpainiak. Begoña Bilbao da obraren zuzendaria, eta itzulpena Inma Infiestak egin du.
Enslerrek berrehun emakume baino gehiagorekin egindako elkarrizketak ditu oinarrian antzezlanak. Baginarekin zerikusia duten gaiak jorratzen ditu: sexu harremanak, masturbazioa, hilekoa, erditzea, bortxaketa… “Berez komedia da, baina zenbait unetan drama kutsua du, sexu erasoei buruz jarduten dugunean batez ere”, diote antzezleek.