Jorge Fernandes: “Sindikatu txikiak nekez iristen dira handiek dituzten baldintzetan lan egitera”
Oinarrizko Aukera Sindikala sindikatuak Beasainen ireki du egoitza nagusia. Orain bost urte inguru CCOO sindikatuan egondako banaketatik sortutako sindikatua da eta, momentuz, Gipuzkoako eraikuntza alorrean ari da lortzen lehen emaitza. Jorge Fernandes (Lisboa, 1958) da sindikatuko Idazkari Nagusia. Zer da Oinarrizko Aukera Sindikala sindikatua? Sindikatu sozio-politikoa da OAS, gizarte justu eta bidezko baten alde egiten dugu, eta oinarrian sozialismora bideratuta gaude eta Estatu Espainolean hirugarren Errepublika lortze aldera. Hori garela esaten dugu, estatutuetan hala jartzen du eta hala sentitzen dugu. Zergatik erabaki duzue CCOO sindikatutik banatzea? Barne krisi bat eman zen, batez ere eta hasieran eraikuntza alorrean lan egiten genuenon eta zuzendaritzaren artean. Egoera konponezina zen eta eskualde ezberdinetako hainbat delegatuk bost pertsonek osatutako gestora bat sortzea pentsatu genuen, beste alternatiba batzuk behar zirela uste genuelako. Bat-batean babes sindikalik gabe gelditu ginen eta horri irtenbidea emateko asmoz sortu genuen OAS. Egungo kide guztiak CCOOko kdie ohiak al zarete? Gehienbat bai, baina orain arte LABen zeuden batzuk ere badaude eta UGTko bat ere bai. ELAko inor ez dago oraingoz, baina badakigu enpresa batzuetako hauteskundeetan bozkatu gaituztela. Badakigu ez dela arrazoi ideologikoengatik izan, hauteskunde sindikaletan jende askok zerrendetan dauden izenengatik bozkatzen duelako, eta ez akronimoen arabera. Eraikuntza alorrean lortu dituzue lehen emaitzak. [...]
Oinarrizko Aukera Sindikala sindikatuak Beasainen ireki du egoitza nagusia. Orain bost urte inguru CCOO sindikatuan egondako banaketatik sortutako sindikatua da eta, momentuz, Gipuzkoako eraikuntza alorrean ari da lortzen lehen emaitza. Jorge Fernandes (Lisboa, 1958) da sindikatuko Idazkari Nagusia.
Zer da Oinarrizko Aukera Sindikala sindikatua?
Sindikatu sozio-politikoa da OAS, gizarte justu eta bidezko baten alde egiten dugu, eta oinarrian sozialismora bideratuta gaude eta Estatu Espainolean hirugarren Errepublika lortze aldera. Hori garela esaten dugu, estatutuetan hala jartzen du eta hala sentitzen dugu.
Zergatik erabaki duzue CCOO sindikatutik banatzea?
Barne krisi bat eman zen, batez ere eta hasieran eraikuntza alorrean lan egiten genuenon eta zuzendaritzaren artean. Egoera konponezina zen eta eskualde ezberdinetako hainbat delegatuk bost pertsonek osatutako gestora bat sortzea pentsatu genuen, beste alternatiba batzuk behar zirela uste genuelako. Bat-batean babes sindikalik gabe gelditu ginen eta horri irtenbidea emateko asmoz sortu genuen OAS.
Egungo kide guztiak CCOOko kdie ohiak al zarete?
Gehienbat bai, baina orain arte LABen zeuden batzuk ere badaude eta UGTko bat ere bai. ELAko inor ez dago oraingoz, baina badakigu enpresa batzuetako hauteskundeetan bozkatu gaituztela. Badakigu ez dela arrazoi ideologikoengatik izan, hauteskunde sindikaletan jende askok zerrendetan dauden izenengatik bozkatzen duelako, eta ez akronimoen arabera.
Eraikuntza alorrean lortu dituzue lehen emaitzak. Beste alor batzuetan lan egiten al duzue?
Hala da, baina hasieratik gure afiliatuak sektore ezberdinetakoak izan dira: egurraren sektorean, lorezaintzan, osasun eta hezkuntza alorrean… ditugu delegatuak. Etorkizunean sektore horietan hauteskundeak egiten direnean afiliatuetatik tira egingo dugu emaitzak lortzeko.
Beasainen ireki duzue bulegoa, baina, zein eremutan egingo duzue lan?
Sindikatua Euskal Autonomia Erkidegoan erregistratu genuen, baina Espainiara zabaltzeko atea irekita utzi dugu.
Zergatik aukeratu duzue Beasain?
Beasain beti izan da herri industrializatua, lan harremanetan eta langile borrokan tradizio handia izan duena eta geografikoki erdigunean dago. Eskualdea ezagutzen duten jendea dago sindikatuan. CCOOko Goierriko arduraduna izan zen Ana Sanchezek ondo ezagutzen du eskualdea eta lagundu gaitzakeela uste dugu
Epe motzera, zein helburu dituzue?
Pixkanaka afiliatu kopurua handitu nahi dugu. Gaur egun 50 kidera ere ez gara iristen eta urte amaierarako 90 izan nahi dugu, afiliatu eta delegatu kopuru orekatua lortzeko. Gero eta enpresa gehiagotan izan nahi dugu presentzia, baina, horretarako, aurreko helburua bete behar da. Gipuzkoan ondo egokitu eta hazi nahi dugu eta ondoren beste probintzietara ireki. Bizkaian baditugu kontaktu batzuk eta zerbait egiten hasi gara, baina ez modu operatiboan, ez dugulako aukerarik. Hala ere, pixkana joan nahi dugu bidea egiten, normalean halako abenturak gaizki bukatzen direlako.
Zergatik gertatzen da hori?
Ez nuen esaten jakingo, baina dena sindikatu handiek modu egokian lan egiteko dago prestatuta eta txikiak nekez iristen dira baldintza horietara. Adibidez, enpresa batean hauteskundeak iragartzeko sindikatu nagusia izan behar duzu, edo sektorea osatzen dutenen %10 baino gehiago irudikatu. Hala ez bada, legez ezin dugu hauteskunderik deitu. Batzuetan egin izan da, baina guri hori egiten ere ez digute utzi, CCOOk salaketa jarri baitigu.
Eta epe luzera, zer lortu nahi duzue?
Gauzak aldatzea espero dugu, langileen egoera hobetzea eta bizi kalitatea hobetzea. Merkatuak hala exigitu digulako gero eta baldintza txarragoetan aritzera bideratuta gaude eta gure helburua eta nahia langileei babesa ematea izango da.
Sektore minorizatuen alde lan egiteko asmoa ere baduzue. Emakumeak eta immigranteak al dira sektore horiek oraindik ere?
Betidanik hala izan da eta hala izaten jarraitzen du. Gure ustez emakumeak eta immigranteak dira behar eta atentzio gehienak dituztenak. Hala ere, gaur egungo egoeraren ondorioz denok behar dugu arreta berezia eta seguruenik orain urte batzuk baino garrantzia gehiago hartuko duten gaiak sortzen hasiko dira orain. Garrantzitsuena orain lan falta da eta uste dut denok modu berezian sufituko dugu aurrerantzean, eta horrek nabarmen eragingo du langileon baldintzetan eta bizi mailan.
Egoera hori ona al da sindikatu bat sortzeko?
Behin baino gehiagotan hitz egin dugu horren inguruan, eta beti pentsatu izan badugu leku bat dugula langileen artean orain arrazoi gehiagorekin pentsatzen dugu. Uste dugu sindikatu tradizionalen gainbehera erabatekoa izango dela eta ondorioz langileek biziko duten indefentsio egoera ere larriagoa izango da.
Zuek nabaritu al duzue aldaketarik?
Asko gainera, batez ere erretiro adina 67 urtera arte luzatzeko erabakia hartu zenetik. Jendea oso haserre dago eta adibidez badakigu CCOOn kide askok eman dutela baja. Irakaskuntza alorrean esaterako, sindikatu nagusia izatetik hirugarrena edo laugarrena izatera pasa da.
Aukera hori aprobetxatuko al duzue aurrera egiteko?
Ikusi egin beharko da langileentzat erreferente bihurtzen garen. Kasu bakoitzean modu egokian eta momentuan langile bakoitzak behar dituen beharren alde lan egin beharko dugu. Hala ere, nik uste dut orain irautea egokitzen zaigula. 15 urtez garapena ezagutu dugu, enpresa handiak aberastu egin dira eta urterik urte emaitza ezin hobeak lortu dituzte. Langileak bitartean erosteko ahalmena galdu dute.
Etorkizuna OAS sindikatuaren esku egongo al da?
Ez dut uste, ziurrenik guk baino eragin gehiago duen sindikatu baten esku egongo da. BAina denok kapitalaren gizarteak jartzen dituen mugen barruan aritzen bagara sindikatu nagusiek ere gogor lan egin beharko dute langileen alde.