Ataunen bi hautagaitza sortu dituzte herrian, Bildu eta Herrigintza
Goierriko herri ertain gehienetan bezalaxe, Ataunen ere herrian bertan sortutako bi hautagaitzaren artean erabakiko dute ataundarrek hurrengo legealdian udaleko bederatzi zizeiluak nork beteko dituen. Bildu eta Herrigintza hautagaitzak osatu dituzte herrian bertan, nahiz eta han ere PSE-EE eta PP ere azaldu diren. Herrigintza Herrigintzaren zerrendan buru Bittor Oroz doa, azken bi legealdietan alkate izana. EAJren eta Aralarren babesa du. Energia iturri berriztagarrien azpiegiturak eraikitzea izango da hautes elkargoaren helburu handienetakoa; herriko basoetako egurra enplegatuko duen biomasa zentrala errota hidrauliko txikiak dira proiektuaren ardatz, argindarra sortzeko. «30 enplegu eta udalari urteko 500.000 euroko» diru iturria emango diola aurreratu du Herrigintzak. Hirigintzan, arau subsidiarioak berritzea legealdiko lantzat hartu du. Bestetik, herritarren bilgune plazek izan behar dutela, eta berritzeko Aiakoa geratzen denez hari ekiteko asmoa du Herrigintzak. Azpiegituretan, kanpoko igerilekuak bukatzea, San Martinen kultur etxea egokitzea, herriko ur sarea eta argiteria berritzea, San Gregorion aparkalekua edota komunikazioko banda zabala hari bidez dira asmoak. Udal kudeaketan «ahal bada zorrik ez» egitea da helburua aurrerantzean ere. Kontuak «garbi» eta zergak bizimoduaren igoeraren arabera «aldatu» nahi ditu. Basoen kudeaketa iraunkorra bultzatzeko Agauntzan eta Marumendin antolamendu plana berritu, eta Aitzarterako plan teknikoa egiteko asmoa du, besteak beste. Baserri bideen katalogoa eta herri ondarearen inbentarioa ere egin nahi [...]
Goierriko herri ertain gehienetan bezalaxe, Ataunen ere herrian bertan sortutako bi hautagaitzaren artean erabakiko dute ataundarrek hurrengo legealdian udaleko bederatzi zizeiluak nork beteko dituen. Bildu eta Herrigintza hautagaitzak osatu dituzte herrian bertan, nahiz eta han ere PSE-EE eta PP ere azaldu diren.
Herrigintza
Herrigintzaren zerrendan buru Bittor Oroz doa, azken bi legealdietan alkate izana. EAJren eta Aralarren babesa du. Energia iturri berriztagarrien azpiegiturak eraikitzea izango da hautes elkargoaren helburu handienetakoa; herriko basoetako egurra enplegatuko duen biomasa zentrala errota hidrauliko txikiak dira proiektuaren ardatz, argindarra sortzeko. «30 enplegu eta udalari urteko 500.000 euroko» diru iturria emango diola aurreratu du Herrigintzak.
Hirigintzan, arau subsidiarioak berritzea legealdiko lantzat hartu du. Bestetik, herritarren bilgune plazek izan behar dutela, eta berritzeko Aiakoa geratzen denez hari ekiteko asmoa du Herrigintzak. Azpiegituretan, kanpoko igerilekuak bukatzea, San Martinen kultur etxea egokitzea, herriko ur sarea eta argiteria berritzea, San Gregorion aparkalekua edota komunikazioko banda zabala hari bidez dira asmoak.
Udal kudeaketan «ahal bada zorrik ez» egitea da helburua aurrerantzean ere. Kontuak «garbi» eta zergak bizimoduaren igoeraren arabera «aldatu» nahi ditu.
Basoen kudeaketa iraunkorra bultzatzeko Agauntzan eta Marumendin antolamendu plana berritu, eta Aitzarterako plan teknikoa egiteko asmoa du, besteak beste. Baserri bideen katalogoa eta herri ondarearen inbentarioa ere egin nahi dira.
Ongizatean, adinekoen eguneko zentroa herrian nahi dute.
Bildu
Bilduk, bere aldetik, «proiektu berria eta ilusionagarria» du hauteskundeetarako. Gizarte gaietan, haurrentzat ludoteka, eta adinekoen «jakinduriaren transmisioa» garatzeko transmisio eskola sortu nahi dute, «herritarren eta bereziki adinekoen ondarea eta esperientzia herritar guztiengana transmititzeko».
Behar ekonomikoak edo sozialak atzemateko diagnosia egingo du Bilduk, tartean eguneko zentroa behar ote den jakiteko.
Nekazaritza «desager ez dadin» bitartekoak jarri, turismo eredu jasangarria bultzatu, auzoetan zerbitzuak egotea bermatu –osasun, merkataritza, garraio eta teknologia–, eta jakien kooperatiba antolatzea dira proposamen ekonomiko batzuk, herriko nekazarien produktuak zuzenean saltzeko». Turismoarentzat «herriak berez dituen baloreak indartzea» izango litzateke bidea.
Hirigintzan, etxebizitza eredua birplanteatu beharra ikusi du, zer eskari eta zer eskaintza dagoen aztertuz. Etxeak alokatzeko edo saldu/erosteko Otsobide udal enpresa erabiliko du. Aian, plaza berritu eta Beone etxeari aterabidea ematea jaso du, auzotarrentzat bilgune izateko eta sormen tailerra egokitzeko. Ergoenetik Kaxetara herri bidea bukatu, eta handik Aiara eta Lizarrustira egin behar dira.
Zabor bilketan atez atekoa ezagutaraziko lukete. Lazkaoko dukeak «Atauni lapurtutako lurrak» herriari itzultzea ere jaso du Bilduk programan.












