
Idiazabalen hamaika zinegotzi aukeratuko dituzte herritarrek maiatzaren 22an; horietatik bat alkate izendatuko dute gero. Lau taldek aurkeztu dituzte zerrendak, baina bi dira herritarrek osatutakoak: Bildu eta Izal Bai. Bilduk parte-hartzea sustatuko duen Udala proposatzen du, «irekia, gardena, gertukoa». Hirigintza alorrean, 1987ko Arau Subsidiarioak daude indarrean, eta arau berriak behin betiko bukatu behar dira Bilduren ustez. Etxebizitzaren gaian, etxe hutsen erabilpenari eman nahi dio lehentasuna Bildu koalizioak. Etxebizitza tasatuak ez ezik, alokairuzkoak eraikitzea ere aztertu nahi du. Bilduren ustez gizarte zerbitzuak ezezagunak dira askorentzat, eta horiek ezagutzera eman behar dira. Etorkinen integraziorako harrera plana sortu behar da, eta generoen arteko desberdintasunari «modu integralean» erantzun behar zaio. Lehen sektoreari «besteei bezalako garrantzia» eman behar zaio. Bilduren iritziz, Idiazabalek garapen handia izan du azken urteetan, baina lotarako herria bihurtu ez dadin bizitza sozialaren eta komertzialaren aldeko apustua egin behar da. Bestalde, langabeziaren eta murrizketa sozialen aurrean «Udalak jarrera aktibo batekin erantzun behar du». Bilduk pentsatzen du gazteria Idiazabalen oraina eta etorkizuna dela. «Horregatik, egun bizi duen egoeraren aurrean, arlo desberdinak jorratzen dituen gazte politika garatzea ezinbestekoa da». Kulturari dagokionean, Bilduren ustez kultura plan bat definitu behar du Udalak, eragileekin eta kultur taldeekin batera. Euskara ikasi eta erabiltzeko eskubidea bermatu behar dela ere esaten [...]

Zaldibian errotik aldatu da maiatzaren 22ko udal hauteskundeetarako perspektiba, duela lau urtetik. Ezker abertzaleko Bildu koalizioak «kultura politiko desberdineko jendea» batu du zerrendan. Bestetik, EAJren inguruko Zaldibian Herrigintzan hautesle elkargoa eratu dute herrian. Bederatzi zinegotziko udalbatza osatzeko bi indar horiek izango dira, nahiz PPk eta PSE-EEk ere hautagaitzak aurkeztu dituzten. Bildu Bilduk «herriarekin herriarentzat» lan egiteko «eredu berria» ekarri duela dio programan, «ezkerreko eta abertzale diren indarrak biltzeko helburuarekin». Joxean Etxabe du alkategai. Hirigintzaren alorrean, arau subsidiarioen lanketa aurrera doala eta horiek amaitzeko asmoa agertu du Bilduk. Ibarguren Azpi, Zelaa eta Errementari eremuetan etxeak eraikitzeko bidea jarrita, nahikoa izango dela aurreratu dute. Uraren kudeaketa «ongi aztertu» eta hobekuntzak egiteko garaia da. Obrei «jarraipen zuzena» egiteko konpromisoa agertu du, «Kanpandegi atzeko lurzoruaren egoera kaskarra» errepika ez dadin. Kultur eragileekin elkarlan guneak sortu, haurren kirol eskaintza zabaldu eta filosofia parte-hartzailea indartu, eta kirol azpiegiturak mantentzea izango da lana. Euskaran, Uematik sustatutako ildoa hartuko dute ardatz. Auzolana indartu, merkataritza txikia bultzatu, eta krisi garaian udal langileen zuzeneko kontratazioa lehenetsi du. Bilore lantegian kutsadura ezabatzea da Bilduk programan sartu duen beste gaietako bat. Ingurumenarekiko errespetua eta oreka dira lehen sektorearen eta baserriaren arlorako oinarriak. Zaldibian Herrigintzan: enpresentzat kokalekua behar Zaldibian Herrigintzan hautes elkarteak «esperientzia, [...]

Goierriko herri ertain gehienetan bezalaxe, Ataunen ere herrian bertan sortutako bi hautagaitzaren artean erabakiko dute ataundarrek hurrengo legealdian udaleko bederatzi zizeiluak nork beteko dituen. Bildu eta Herrigintza hautagaitzak osatu dituzte herrian bertan, nahiz eta han ere PSE-EE eta PP ere azaldu diren. Herrigintza Herrigintzaren zerrendan buru Bittor Oroz doa, azken bi legealdietan alkate izana. EAJren eta Aralarren babesa du. Energia iturri berriztagarrien azpiegiturak eraikitzea izango da hautes elkargoaren helburu handienetakoa; herriko basoetako egurra enplegatuko duen biomasa zentrala errota hidrauliko txikiak dira proiektuaren ardatz, argindarra sortzeko. «30 enplegu eta udalari urteko 500.000 euroko» diru iturria emango diola aurreratu du Herrigintzak. Hirigintzan, arau subsidiarioak berritzea legealdiko lantzat hartu du. Bestetik, herritarren bilgune plazek izan behar dutela, eta berritzeko Aiakoa geratzen denez hari ekiteko asmoa du Herrigintzak. Azpiegituretan, kanpoko igerilekuak bukatzea, San Martinen kultur etxea egokitzea, herriko ur sarea eta argiteria berritzea, San Gregorion aparkalekua edota komunikazioko banda zabala hari bidez dira asmoak. Udal kudeaketan «ahal bada zorrik ez» egitea da helburua aurrerantzean ere. Kontuak «garbi» eta zergak bizimoduaren igoeraren arabera «aldatu» nahi ditu. Basoen kudeaketa iraunkorra bultzatzeko Agauntzan eta Marumendin antolamendu plana berritu, eta Aitzarterako plan teknikoa egiteko asmoa du, besteak beste. Baserri bideen katalogoa eta herri ondarearen inbentarioa ere egin nahi [...]

Bizitza guztia eskaini zion Esnaolak musikari, Donostiako Orfeoiko zuzendari izan zen urte askotan, eta batez ere horregatik da ezaguna nazioartean.

Ordizian “aro berri bat ireki” nahi du Bilduk, eta horretarako tresna nagusia «udal kudeaketa eredu berria» ezartzea izango da. “Udalaren funtzionamendua demokratizatu eta herritarren benetako parte hartzea bultzatu nahi dugu”. Eredu hori abian jartzeko herriko kultur, kirol eta aisia taldeetako pertsonak bildu dituzte «lan talde zabaletan», koalizioak dioenez. Herri programa gaika azalduko dute aste honetan, egunero bilerak eginez. Atzo arratsaldean bertan, kirolari buruz aritu ziren Barrenan, herriko kirol talde eta norbanakoekin. Ostiralean, berriz, ekitaldi politikoa eta festa egingo dituzte Plaza Nagusian, 20:00etan. Kudeaketa eredu berri horretan “gardentasuna” izango du ikur Bilduk, “bai aurrekontuak erabakitzerakoan eta baita kontratazioetan ere”. Zer politikari segi erabakitzerakoan, “ikuspegi integral eta estrategikoa” izango du Bilduk. “Ordiziaren zerbitzurako Ordiziaren garapena bultzatuko dugu”. Udal politikaren ardatzak Lau dira Ordiziako Bilduk udalera eraman nahi dituen printzipio eta konpromiso politikoak: elkarlana, emakumea, euskara eta iraunkortasuna. “Sentsibilitate ezberdinetako gizon eta emakumeok Bildun bat egin dugu, batzen gaituena lehenetsi dugulako. Printzipio politiko garbiek presente egon behar dute udalaren jardunetan”. Elkarlan horren barruan, gazteekin lankidetzan aritzea lehenesten du Bilduk. “Gazteak herritar oso gisa hartu behar ditu udalak”. Bilduren arabera, gazteek edozein herritarren “behar berberak” dituzte, eta behar horiei aurre egiteko “politika espezifikoak” sustatu beharko lituzke udalak. “Udalak gazteekin elkarlanean jardun behar du, beti [...]

Zea Mays, Betagarri, Ze esatek!, Willis Drummond eta Sermond's izango dira ekainaren 18an, gaztetxearen urteurreneko egitarauaren barruan egingo den elkartasun festan.

Iosu Garai argazkilari oñatiarrak Malin ateratako argazkiekin osatutako erakusketa dago Aterpe tabernan. Guztira, hamabi erretratu ikusi daitezke erakusketan, 2009an ateratakoak. Argazkiek izan dezaken balio artistikoaz gain, irudietan harrapatuta ge...

Goierriko Euskal Eskola kultur elkarteak antolatzen duen Liluratura literatura solasaldian Arantxa Urretabizkaia idazle donostiarra izango da gonbidatua gaur, asteartea, Lazkaon. Urretabizkaiak azkena argitaratu duen Hiru Mariak liburua izango dute hiz...

Lazkaoko Odol Emaileen Elkarteak odola emateko aukera jarriko du gaur, asteartea. Ohi bezala, kultur etxera joateko deialdia egin diete odol emaileei, baita elkartasun ekimen horretan hasi nahi duten herritar guztiei ere. 18:30etik 20:30era bitaretan e...

Antigua Abesbatzak Tomas Garbizu konpositore lezoarra omenduko du aurten; ahots nahasiko bost abesbatza izango dira bestetik lehiaketan parte hartuko dutenak.

Oscar Valbuena, Mikel Serrano eta Lucio Hernandok hiru herrietako hautagaiek ekonomia biziberritzeaz, formazioa bultzatzeaz eta eskualde mailako turismoa sustatzeaz hitz egin...

Biharko ez ezik, maiatza amaierara arte ekintza ezberdinak antolatu dituzte, museoa herritarrei gerturatzeko helburuarekin.


