2011/11/22

Ipuin kontaketa saioa dago gaur liburutegian

Bikelmi ipuin kontalariak saioa egingo du gaur Beasaingo liburutegian. Eguzkisemearen istorioa ipuina kontatuko du, 18:00etan hasita. Saioa 2005, 2006 eta 2007an jaiotako umeentzako izango da, eta sarrerak liburutegian eskatu behar dira.  

Beasaingo Hitza

Mikel Saez de Urabain: «Bakarka eskalatzea asko gustatzen zait, sentsazio hobeak izaten ditut askotan»

Ordiziako Daltonak izeneko taldearen eskutik hasi zen eskalatzen Mikel Saez de Urabain (Ordizia, 1968). Ordiziako elizaren paretak izan zituen probaleku hasiera batean, gero Goierri inguruko eskalada guneak, handik Pirinioak, Alpeak… Gaur egun Euskal Herriko alpinistarik gorenenetakoa da, baina umiltasuna ikur hartuta. Barrena kultur etxean du saioa etzi, 19:30ean. Alaskako (AEB) Mount Hunter mendian udaberrian egindako eskaladari buruz ariko zara etzi Ordiziako mendi astean. Zer erakutsiko duzu? Diapositiba batzuk izango dira, nik ez dut muntaiarik egiten. Musika jarriko dut, eta argazkiei buruzko azalpenak emango ditut. Emanaldi bat egitean informazioa ematea gustatzen zait, transmisio hori egotea. Alaskan izan naiz, eta hara joateko zer eramatea komeni den, zer tramite egin behar diren, ingurua zer iruditu zaidan, zer sentsazio izan ditudan… Horri buruz ariko naiz. Eta zer sentsazioa izan zenituen? Alaskan eskalatzea oso berezia da. Artikotik oso gertu dago, isolatuta zaude. Hegazkin arin batek han uzten zaitu, alde egiten du, eta han gelditzen zara. Psikologikoki eragina du horrek, gogorra egiten da, inguruan ikusten den guztia elurra eta izotza baita. Gainera, elurrak bere arriskuak ditu, inguru guztia pitzaduraz josita dago, eta lotzen ez bazara ezin zara ibili. Gero elur ekaitzak daude, hotza… Bigarren aldia da haruntza joan naizela. Igoera zer moduzkoa izan zen? Mount Hunterreko [...]

Iñaki Gurrutxaga

Bertso sormenerako I. Iparragirre Sarirako oinarriak jakinarazi ditu bertso eskolak

Lanak aurkezteko epea 2012ko urtarrilaren 31an amaituko da, gaia eta luzeera librea izango da, baita lanen formatua eta euskarria ere.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa