Zaldibiako Udal eraikina eta plaza berritzeko proiektua herritarren aukeran
Zaldibiako Udaleko parte hartzea sustatzeko batzordeak Udal eraikina eta plaza ingurua berritzeko proiektua aztertzeko hitzaldia antolatu du gaur arratsaldeko 19:00etarako. Bilera herri antzokian egingo da. Udalak udaletxea eta plaza ingurua berritzea lehentasunezko gaitzat du. Gaia aztertzeko Xabier Morras ondarean eta arkitekturan adituak hitzaldia eskainiko du. Morras elizondoarrak Nafarroako hainbat herri txikitan lan egin du herrien nortasuna gordetzeko lanean. Herritarrek Morrasek Zaldibiako plazaren inguruan egiten duen irakurketa eta konposizioaren berri jasoko dute. Ondoren, zalbidiarrek plaza inguruak izan behar duen bilakaeraren inguruan ideiak eman eta eztabaidatzeko aukera izango dute. Aspaldiko beharra Zaldibiako Udal eraikina berritzeko asmoa ez da berria. Aurreko udal gobernuak udaletxea berritzeko beste proiektu bat ere aurkeztu zuen. Orduan ordea, eraikina berritzeko proietua bakarrik aurkeztu zen. Proiektuak ez zuen aurrera egin, herritan proiektua nola egin eta nondik finantziatu eztabaida bat baino gehiago egon baitzen. Orain udaletxearekin batera plaza ingurua osotasunean berritu nahi dute. Udaletxea, frontoia, eliza, kultur etxe zaharra eta plaza bera kontuan hartuta. Inguru osoaren itsura aldaketari batasun bat eskaini nahi diote. Herritarren ekarpenak Herriko plaza eraberritzeko proiektuak lanketa sakona eskatzen duen gaia dela uste du Zaldiko Udalak. Gaurko bileran herritarren ekarpeak eta galderak egiteko aukera izango da. Zaldibiarrek etorkizuenrako nolako plaza ingurua nahi duten aukeratzeko txanda izango dute. [...]
Zaldibiako Udaleko parte hartzea sustatzeko batzordeak Udal eraikina eta plaza ingurua berritzeko proiektua aztertzeko hitzaldia antolatu du gaur arratsaldeko 19:00etarako. Bilera herri antzokian egingo da.
Udalak udaletxea eta plaza ingurua berritzea lehentasunezko gaitzat du. Gaia aztertzeko Xabier Morras ondarean eta arkitekturan adituak hitzaldia eskainiko du. Morras elizondoarrak Nafarroako hainbat herri txikitan lan egin du herrien nortasuna gordetzeko lanean. Herritarrek Morrasek Zaldibiako plazaren inguruan egiten duen irakurketa eta konposizioaren berri jasoko dute. Ondoren, zalbidiarrek plaza inguruak izan behar duen bilakaeraren inguruan ideiak eman eta eztabaidatzeko aukera izango dute.
Aspaldiko beharra
Zaldibiako Udal eraikina berritzeko asmoa ez da berria. Aurreko udal gobernuak udaletxea berritzeko beste proiektu bat ere aurkeztu zuen. Orduan ordea, eraikina berritzeko proietua bakarrik aurkeztu zen. Proiektuak ez zuen aurrera egin, herritan proiektua nola egin eta nondik finantziatu eztabaida bat baino gehiago egon baitzen.
Orain udaletxearekin batera plaza ingurua osotasunean berritu nahi dute. Udaletxea, frontoia, eliza, kultur etxe zaharra eta plaza bera kontuan hartuta. Inguru osoaren itsura aldaketari batasun bat eskaini nahi diote.
Herritarren ekarpenak
Herriko plaza eraberritzeko proiektuak lanketa sakona eskatzen duen gaia dela uste du Zaldiko Udalak. Gaurko bileran herritarren ekarpeak eta galderak egiteko aukera izango da. Zaldibiarrek etorkizuenrako nolako plaza ingurua nahi duten aukeratzeko txanda izango dute. Horretarako ahalik eta zalbibiar gehien bildu nahi dute hitzaldian.
Udal eraikina eta plaza ingura berritzeko proiektuaren lehen fasea da gaur hasiko dena. Herritarrek erabaki ondoren idatziko da proiektua.
Zaldibiako Udaletik plaza inguru berritua noizko egongo den ezin dute ziurtatu. Lanak asteko eperik ere ez du oraindik Zaldibiako Udalak.













