Hirugarren postu bana Goierriko segalarientzat
Goiatzen bigarren jardunaldia jokatuta, bukatu da Almitzak antolatutako sega liga. Maide Garmendia eta Izar Mendizabal zaldibiarrak hirugarren sailkatu dira.
Ainara Otamendi (2), Alaitz Imaz (1) eta Maide Garmendia zaldibiarra (3).Almitza Bukatu da Almitza sega elkarteak antolatutako Euskal Herriko Azkartasun Sega Ligaxka. Nafarroako Basaburuan lehen jardunaldia jokatuta, igandean izan zen bigarren eta azken jardunaldia Goiatzen. 27 segalari aritu dira lehian, horietatik sei goierritarrak, guztiak zaldibiarrak. Bi saioetako puntuak bukatuta, Maide Garmendiak eta Izar Mendizabalek hirugarren postuan bukatu dute ligaxka, bakoitza bere kategorian. Miel Mari Jauregi Podi laugarren izan da sailkapen nagusian, hirugarren sailkatu den Amaiur Arrospiderekin puntutan berdinduta.
Segalariek, dagokien kategoriaren arabera, azalera jakin bateko belar saila ahalik eta azkarren eta txukunen moztea da egin beharreko lana. Epaileek egindako lanaren txukuntasuna aztertzen dute eta horren arabera denbora zigorrak eransten dituzte. Denbora zigor horiek saila mozteko behar izan den denborari gehitzen dizkiote, eta guztira denbora gutxien behar duen segalariak lortzen du posturik onena.

Lorea Zunzunegi (2), Inge Goikoetxea (1) eta Izar Mendizabal zaldibiarra (3).
Hauek dira Goiatzen jokatutako bigarren eta azken jardunaldiko emaitzak.
SAILKAPENAK (Denbora zigorrak gehituta)
Emakumezkoak. 7 x 5 m (35 m2)
- 1. Ainara Otamendi. 01:13:18
- 2. Alaitz Imaz. 01:16:10
- 3. Maide Garmendia. 01:24:18
- 4. Izadi Arrospide. 01:33:30
- 5. Luixa Uzkudun. 01:36:09
- 6. Irati Astondoa. 01:36:45
- 7. Ainhoa Mazkiaran. 1:48:47
- 8. Susana Lopez. 02:07:58
- 9. Jugatx Agirre. 02:17:46


Susana Lopez, Goiatzen segan.Almitza
Gizonezkoak. 10 x 10 m (100 m2)
- 1. Mikel Lizartza. 02:48:34
- 2. Miel Mari Jauregi ‘Altzo’. 02:50:66
- 3. Oier Urkola. 03:11:30
- 4. Amaiur Arrospide. 03:24:51
- 5. Josu Mendizabal. 03:37:92
- 6. Eneko Bilbao. 03:52:01
- 7. Beñoat Aiestaran. 04:02:58
- 8. Kepa Otegi. 05:10:34

MIel Mari Jauregi ‘Altzo’, Goiatzen segan.Almitza

Josu Mendizabal, Goiatzen segan.Almitza

Beñoat Aiestaran, Goiatzen segan.Almitza
Beteranoak. 7 x 5 m (35 m2)
- 1. Pabi Astondoa. 01:47:47
- 2. Joxe Antonio Gabirondo. 01:48:68
- 3. Joakin Garmendia. 02:42:28
Gaztetxo helduak. Neskak 7 x 5 m (35 m2)
- 1. Inge Goikoetxea. 02:13:07
- 2. Lorea Zunzunegi. 02:24:93
- 3. Izar Mendizabal. 02:32:61
- 4. Mari Olazar. 02:33:06
- 5. Claudia Pellus. 04:00:24
- 6. Haizea Larrañaga. 04:22:00
Gaztetxo helduak. Mutilak 7 x 5 m (35 m2)
- 1. Harri Mitxelena. 01:12:29
- 2. Aner Zunzunegi. 02:39:15
- 2. Xuban Gartzia. 02:44:65
Gaztetxo txikiak. Mutilak 5 x 5 m (25 m2)
- 1. Urko Tome. 00:58:80
- 3. Zoren Goikoetxea. 01:01:33
SEGA LIGAKO SAILKAPEN OROKORRA
Emakumezkoak
- 1. Alaitz Imaz. 119 puntu
- 2. Ainara Otamendi. 119 puntu
- 3. Maide Garmendia. 116 puntu
- 7. Susana Lopez. 109 puntu
Gizonezkoak
- 1. Mikel Lizartza. 120 puntu
- 2. Oier Urkola. 117 puntu
- 3. Amaiur Arrospide. 115 puntu
- 4. Miel Mari Jauregi ‘Altzo’. 115 puntu
- 5. Josu Mendizabal. 113 puntu
- 6. Beñoat Aiestaran. 110 puntu
Beteranoak
- 1. Joxe Antonio Gabirondo. 119 puntu
- 2. Pabi Astondoa. 119 puntu
- 3. Joakin Garmendia. 116 puntu
Gaztetxo helduak. Neskak
- 1. Inge Goikoetxea. 120 puntu
- 2. Lorea Zunzunegi. 118 puntu
- 3. Izar Mendizabal. 116 puntu
Gaztetxo helduak. Mutilak
- 1. Harri Mitxelena. 120 puntu
- 2. Xuban Gartzia. 117 puntu
- 3. Aner Zunzunegi. 117 puntu













