Zabor bilketa jorratuko dute Lazkaon udalbatzarrean eta Zaldibian hitzaldian, gaur
Zaborraren eta hondakinen bilketari buruzko gaiak zeresana ematen jarraituko du aste honetan ere. Lazkaon —baita Legazpin ere— Bilduk atez ateko bilketa jartzeko proposatu duen prozesua abiatuko dute, udalba- tzarretan gaia landuta. Zaldibian hitzaldia emango du Zero Zabor taldeak, aurreko astekoan aretoa txiki geratuta. Lazkaoko Udalbatzak 19:30ean hasiko du osoko bilkura. Bi unetan aterako da hondakinen gaia. Eguneko gai zerrendako bosgarren puntuan «hondakinen bilketa sistema» jorratuko dute. Legorretan egin bezala, Bilduk proposatutako azterketa eta eztabaida prozesua abiatuko da hala, 2013an atez ateko sistema jar litekeen ikusteko. Lazkaoko PSE-EEk, bere aldetik, atez atekoaren aurkako mozioa aurkeztuko du. «Dirua xahutzea» dela iritzi dio Juan Manuel Serna zinegotziak, «orain bi urte bosgarren edukiontzia jartzeko inbertitutako 72.000 euro botako» direlako «kezka» agertu ostean. Bilduren atez atekoaren «obsesioa» ez dela «etikoa» dio PSEk, «dirua xahutzen delako egungo krisi ekonomikoaren erdian». «Inposiziotzat» jo du sistema, «atez atekoarekin kaleko edukiontziak kenduko liratekeelako, hondakinen zati bakoitza modu garbian eta ordenatuan botatzea ahalbidetzen dutenak». Zaldibian Zero Zaborren saioa Gipuzkoako Zero Zabor taldeak hitzaldia egingo du gaur Zaldibian, Herri Antzokian, 19:00etan. Aurreko asteazkenean kultur etxeko aretoa txikiegi suertatu zen; 82 herritarrek entzun zituzten azalpenak, eta beste asko sartu ezinik geratu ziren. Ikusmin horren harira, bigarren bilera antolatu dute gaurko, baina antzokian, [...]
Zaborraren eta hondakinen bilketari buruzko gaiak zeresana ematen jarraituko du aste honetan ere. Lazkaon —baita Legazpin ere— Bilduk atez ateko bilketa jartzeko proposatu duen prozesua abiatuko dute, udalba- tzarretan gaia landuta. Zaldibian hitzaldia emango du Zero Zabor taldeak, aurreko astekoan aretoa txiki geratuta.
Lazkaoko Udalbatzak 19:30ean hasiko du osoko bilkura. Bi unetan aterako da hondakinen gaia. Eguneko gai zerrendako bosgarren puntuan «hondakinen bilketa sistema» jorratuko dute. Legorretan egin bezala, Bilduk proposatutako azterketa eta eztabaida prozesua abiatuko da hala, 2013an atez ateko sistema jar litekeen ikusteko.
Lazkaoko PSE-EEk, bere aldetik, atez atekoaren aurkako mozioa aurkeztuko du. «Dirua xahutzea» dela iritzi dio Juan Manuel Serna zinegotziak, «orain bi urte bosgarren edukiontzia jartzeko inbertitutako 72.000 euro botako» direlako «kezka» agertu ostean.
Bilduren atez atekoaren «obsesioa» ez dela «etikoa» dio PSEk, «dirua xahutzen delako egungo krisi ekonomikoaren erdian». «Inposiziotzat» jo du sistema, «atez atekoarekin kaleko edukiontziak kenduko liratekeelako, hondakinen zati bakoitza modu garbian eta ordenatuan botatzea ahalbidetzen dutenak».
Zaldibian Zero Zaborren saioa
Gipuzkoako Zero Zabor taldeak hitzaldia egingo du gaur Zaldibian, Herri Antzokian, 19:00etan. Aurreko asteazkenean kultur etxeko aretoa txikiegi suertatu zen; 82 herritarrek entzun zituzten azalpenak, eta beste asko sartu ezinik geratu ziren. Ikusmin horren harira, bigarren bilera antolatu dute gaurko, baina antzokian, leku gehiago duelako.
Aurreko asteko bileran entzuleen aldetik sortu ziren galdera gehienak atez atekoari buruzkoak izan zirela eta, gaur gai horretan zentratuko daAinhoa Arrozpide hizlaria. Zero zabor: posible al da atez atekorik gabe? du izenburua saioak.












