Herrira taldea sortua
Euskal presoak Euskal Herrira ekartzeko eta dagozkien eskubideen aldeko defentsa egiteko Herrira mugimendua sortu dute Legorretan. Larunbat eguerdian aurkeztu zuten ekimena, udaletxeko batzar aretoan. Taldea abiarazita, aurkezpen ekitaldian bertan jar...
Euskal presoak Euskal Herrira ekartzeko eta dagozkien eskubideen aldeko defentsa egiteko Herrira mugimendua sortu dute Legorretan. Larunbat eguerdian aurkeztu zuten ekimena, udaletxeko batzar aretoan. Taldea abiarazita, aurkezpen ekitaldian bertan jarri zuten hurrengo elkartze eguna, herritar guztiei irekia. Apirilaren 17an, asteartearekin, 19:30ean kultur etxean da bilera.












