Aldaizeren 50. alea festa handiarekin ospatuko dute
Aldaize aldizkaria 2004. urtean sortu zen Idiazabalgo Illati Euskara elkartearen eskutik. Orduan Goierritarra zen etxeetara iristen zen euskarazko aldizkari bakarretakoa inguruko albisteen inguruan, nahiz eta Hitza, Aldaize sortu eta hilabete gutxira hasi zen argitaratzen. Horregatik, une hartan zegoen euskaraz irakurtzeko motibazioa bultzatzeko sortu zen nolabait. Bi hilero argitaratzen den alean herriko bitxikeriak, albisteak, baserri eta etxeen ingurukoak, errezetak, erreportajeak, elkarrizketak, argazki zaharrak… aurki daitezke. Denetik, eta herritarren partehartea bilatuz. Izan ere, herritarrek egiten duten aldizkaria da hau. Aleen itxura mantendu bada ere, bakoitzean zutabe bat idazten du pertsona ezberdin batek, elkarrizketak egiten dizkiete Idiazabalen bizi diren eta kanpora bizitzera joan diren idiazabaldarrei Handik eta Hemendik atalean, bat ere errepikatu gabe, aktualitatea duten gaiak lantzen dira… Aldizkari freskoa dela, alegia. Izena hautatzeko, Anttonio Berasategik zerrenda bat egin ostean, haietako bat aukeratu zuten; Abaroa. Baina hitz hau jada erabilia zegoenez, Aldaize izena jarri zioten. Orain 50. alea ateratzeko bidean daude jada, eta hori ospatzekoa da. Horregatik, larunbat honetarako festa antolatu dute Illati euskara elkarteko kideek. Festa honetan, herritar askoren partehartzea izango da. Apiriletik hasita daude larunbat honetako prestakizunetan, eta bertsoak, dantza, musika, antzerkia, bakarrizketak eta bestelako sorpresak antolatu dituzte. Eguna girotzen hasteko, arratsaldeko 19:30etan taloak eta sardina erreak jan eta sagardoa edateko [...]
Aldaize aldizkaria 2004. urtean sortu zen Idiazabalgo Illati Euskara elkartearen eskutik. Orduan Goierritarra zen etxeetara iristen zen euskarazko aldizkari bakarretakoa inguruko albisteen inguruan, nahiz eta Hitza, Aldaize sortu eta hilabete gutxira hasi zen argitaratzen. Horregatik, une hartan zegoen euskaraz irakurtzeko motibazioa bultzatzeko sortu zen nolabait.
Bi hilero argitaratzen den alean herriko bitxikeriak, albisteak, baserri eta etxeen ingurukoak, errezetak, erreportajeak, elkarrizketak, argazki zaharrak… aurki daitezke. Denetik, eta herritarren partehartea bilatuz. Izan ere, herritarrek egiten duten aldizkaria da hau. Aleen itxura mantendu bada ere, bakoitzean zutabe bat idazten du pertsona ezberdin batek, elkarrizketak egiten dizkiete Idiazabalen bizi diren eta kanpora bizitzera joan diren idiazabaldarrei Handik eta Hemendik atalean, bat ere errepikatu gabe, aktualitatea duten gaiak lantzen dira… Aldizkari freskoa dela, alegia.
Izena hautatzeko, Anttonio Berasategik zerrenda bat egin ostean, haietako bat aukeratu zuten; Abaroa. Baina hitz hau jada erabilia zegoenez, Aldaize izena jarri zioten. Orain 50. alea ateratzeko bidean daude jada, eta hori ospatzekoa da. Horregatik, larunbat honetarako festa antolatu dute Illati euskara elkarteko kideek. Festa honetan, herritar askoren partehartzea izango da.
Apiriletik hasita daude larunbat honetako prestakizunetan, eta bertsoak, dantza, musika, antzerkia, bakarrizketak eta bestelako sorpresak antolatu dituzte. Eguna girotzen hasteko, arratsaldeko 19:30etan taloak eta sardina erreak jan eta sagardoa edateko aukera izango da eskola inguruan. Horrez gain, euskara elkarteko kamisetak eskuratzeko modua ere izango da. Festa handia berriz 21:30ean hasiko da Zelaako kiroldegian. 100 lagun oholtza gainera igotzeko erronka jarri dute idiazabaldarrek, bakoitzak duen artista sena ateraz. Sarrera doakoa izango da. Elkarteko bazkide egiteko aukera ere eskeiniko zaie bertaratuei.
Ospakizun honen berri denek izan dezaten, jada egin dira ekintza bat edo beste. Joan den ostiralean, esaterako, Sergio Manbrilas herritarrako Aldaizeren 50. alearen ospakizunerako grafitti bat margotu zuen eskolako jolasgunean. Musikari dagokionean berriz, Jon Barreros musikariak abesti bat konposatu du okasiorako: Aldaize 50 ale!. Entzun abestia hemen