Mendira, euskararekin
Legorretan igandean ospatu zuten Euskararen Eguna, tartean mendi buelta eginez. 30 bat lagun joan ziren, Burnikurutzetara. Hamaiketakoa plazan egin zuten gero, jende askorekin. Bonboi bana eman zioten tabernetan euskaraz eskatu zuenari.













