Zirika Irratiko iturrien arabera, gaur goizean Ander Geresta euskal presoa, jaio berria den bere alaba bisitatzera ekarri dute Idiazabala. Bisita egin baino ordu erdi lehenago, kalez jantzitako ertzainak inguratu dira Gerestaren bikotearen eta alabaren...
Ekintza sorta polita antolatu dute Ormaiztegin asteburu honetarako. Gaur arratsaldeko 17:00etan euskal mitologian oinarritutako ipuin kontaketa egingo du Gurutz Garmendiak liburutegian. Bihar eguerdiko 12:00etan III. Natura zaintzaile lehiaketaren sari...
Goierriko Kaleratzeak Stop plataformak nabarmendu du ez duela etxe kaleratzerik gerta dadin utziko. Gaur eguerdian elkarretaratze jendetsua (ehun lagundik gora) egin dute Ordiziako Kutxaren aurrean, Ordizian datozen asteetan gerta daitezkeen hiru etxe kaleratzeren aurrean protesta egiteko. Lehenengoa datorren astelehenean bertan, hilaren 17an, 14:00etan, gerta daitekeela adierazi dute, baina Igor Eguren alkatea Kutxako ordezkariekin hitz egiten ari dela, eta oraindik ez dakitela kaleratzea izango den ala ez. “Kutxa da arduradun bakarra, eta bere esku dago familia hori kalean utzi edo ez. Haien etxebizitzetan alokairu sozialean gera daitezela eskatzen dugu”. Horrez gain, sinadurak biltzen ere hasi dira plataformako kideak. Kaleratzeak salatzeaz gain, Kutxaren filiala den Servatas tasazio etxeak egindako ohiko etxebizitzen tasazioetan izan den “espekulazioa” ere deitoratu dute. “Horren emaitza da hipotekaren prezioaren gainbalorazioa, 30-35 urteko iraupena, eta ordaindu beharreko diru kopuru handia. Higiezinen burbuilaren boom-aren garaian Kutxaren ohiko jokabidea izan da hori, eta Ordiziaren kasuan indar handiagoa du, oso etxebizitza xumeak baitira, ia bizigarritasunik ez izateko mugan daudenak, eta horien jabe edo maizterrek baliabide urriak baitituzte” “Etengabeko iruzur horiek” banketxeetako zuzendariek antolatu dutela diote, eta arduradun politikoek onartu. “Iruzur horrek hainbat biktima mota ditu: adin txikikoak dituzten familiak, ezindutako pertsonak…”. Elkarretaratzeak iraun bitartean Ez, ez, ez, kaleratzerik ez eta Kutxa, lapurra [...]
Ampo Ordiziak Valladolideko Pepe Rojo zelaian jokatuko du etzi Espainiako Ohorezko Mailako hamargarren jardunaldiko partida, 12:30ean. Kopan elkarren aurka jokatu dute aurten, eta orduan Ordiziak irabazi bazuen ere (24-8), ligakoa beste norgehiagoka bat dela argi dute. Jokalariak «oso motibatuta» ikusten dituela esan du Axio Arañak, batez ere Getxoren aurkako partidaren ondoren geratu zitzaien gorputzaldiarengatik. Irabaziz gero, zortzigarren garaipena litzateke Ordiziarentzat. Gaur, urteko batzar nagusia Partidaren aurretik, ordea, badute zereginik Ordizia Rugby Elkarteko zuzendaritzakideek, bazkideek, teknikariek eta jokalariek, izan ere, urteko batzar nagusia egingo dute gaur Barrena kultur etxean, 18:00etan. Bigarren deialdia 18:30ean izango da. Lau puntu dituzte gai-zerrendan. Lehenean urteko diru kontuen eta kirol jardunaren balantzea egingo dute. Bigarrenean, urte berrirako dituzten erronken eta konpromisoen berri emango dute zuzendaritzakideek. Hirugarrenean, berriz, Ordizia Rugby Elkarteko zuzendaritza berritzeari buruzko ariko dira. Datorren urteko udaberrian bukatzen du agintaldia egungo zuzendaritzak, eta gaurko bileran egon daitezkeen hautagaitza berriei eta dauden epeei buruz hitz egingo dute. Elkartearen estatutuen arabera, bi hilabeteko epean egin beharko dira zuzendaritza aukeratzeko hauteskundeak. Azkenik, galde-erreguen txanda izango da. Beste babesletza bat Bestalde, Ordizia Rugby Elkarteak jakinarazi du Ordiziako Domingo Unanue plazan dagoen Interlang & The Clover hizkuntz akademiak Danny Kroll Ampo Ordiziako jokalaria babestu duela denboraldi honetan, iaz egin zuen [...]