Madrilen jokatuko du Ampo Ordiziak ligako lehen partida
Espainiako Errugbi Federazioak jakinarazi berri du 2014-2015 denboraldiko egutegia. Hogeita bi jardunaldi jokatuko dira, joaneko eta itzulerakoen artean. Irailaren 14ko asteburuan emango diote hasiera ligari, eta maiatzaren 3koan amaitu. Ampo Ordiziak Madrilen jokatuko du lehen jardunaldia CRC Madrilen aurka; UE Santboianaren aurka azkena Bartzelonan. Etxean jokatuko duen lehen norgehiagoka irailaren 21ean izango da, Gernikaren aurkako derbia.