Hiribarren kalean errepideko bide bat itxi egingo dute
LAZKAO // Lazkaotik Beasainerantz dagoen Hiribarren kalean, zirkulazioan aldaketa bat izango da, gaurtik aurrera, obrengatik. Kaletik Lazkaomendirako biribilgunera hartzeko bidegurutzean kanalizazio berria sartu behar dute, eta errepidearen errei bat i...
LAZKAO // Lazkaotik Beasainerantz dagoen Hiribarren kalean, zirkulazioan aldaketa bat izango da, gaurtik aurrera, obrengatik. Kaletik Lazkaomendirako biribilgunera hartzeko bidegurutzean kanalizazio berria sartu behar dute, eta errepidearen errei bat itxiko dute. Txandaka ibili beharko dute bi noranzkoetako ibilgailuek, semaforoak bideratuta. Gaur hasiko dira lanean, eta aste osoa iraungo dutela aurreikusi du udalak.