Beasaingo areto futbol txapelketako izen-ematea ireki dute
Aurten txapelketaren 50. urteurrena ospatuko dute eta, hori dela-eta, "sorpresa berezi batzuk" iragarri dituzte.
Rhusbiñarte, 2025/2026 denboraldiko areto futbol txapelketako irabazlea, garaipena ospatzen.Izaro Villarreal Beasaingo areto futbol txapelketaren edizio berri bat martxan jarri dute antolatzaileek udalaren laguntzarekin. Joan den maiatzeko Loinatz jaietan amaitu zen azken txapelketa –Rhusbiñarte izan zen garailea–, eta hurrengorako izen-ematea ireki dute jada.
Parte hartu nahi duten taldeek @beasaingo_futbito_txapelketa Instagram kontura mezu bat bidalita eman dezakete izena. Izena emateko azken eguna irailaren 1a izango da.
Aurten, gainera, txapelketaren 50. urteurrena ospatuko dute eta, hori dela-eta, “sorpresa berezi batzuk” iragarri dituzte, zeintzuk izango diren aurreratu gabe oraindik.













