Xabi Zurutuzaren arropa ofiziala erosteko aukera
Legazpiko hainbat taberna eta jatetxetan dago eskatzeko aukera. Moto pilotuaren sare sozialetan ere egin daitezke eskariak.
Xabi Zurutuza moto pilotu legazpiarrak kaleratu duen arropa ofizial berria erosteko aukera dago Legazpin. Bere sare sozialetan jarri du ikusgai bilduma, eta bertan egin daitezke eskariak 669 108 883 zenbakira whats app mezua bidalita, baina herriko Intsausti eta Maiatza tabernetan eta Goiherri, Laubide eta Aitxuri jatetxeetan ere eskatu daiteke arropa.
Kolore urdina eta beltza aukeratu ditu denboraldi honetako arroparako Legazpikoak. Elastikoak, jertseak, txaketak eta etxeko zapatilak ditu aukeran, taila desberdinetan. Haurrentzako neurrikoak ere badaude.
Arropa guztietan, baita zapatiletan ere, Zurutuzaren ikur bihurtu diren akerraren irudia eta 85 zenbakia daude inprimatuta.
Klint Racing Team taldearekin ari da lehian denboraldi honetan, eta munduko Moto2 txapelketan ari da parte hartzen.













