Bihar diru laguntzen irizpideak argituko dizkiete elkarteei
SEGURA // Segurako Udalak bilera bat egingo du bihar herriko elkarteekin, diru laguntzak jasotzeko irizpideak argitzeko. Diru laguntza horiek noiz, nola eta non eskatu ere azalduko diete biharko bileran. Kultur etxean bilduko dira, 18:45ean. Segurako U...
SEGURA // Segurako Udalak bilera bat egingo du bihar herriko elkarteekin, diru laguntzak jasotzeko irizpideak argitzeko. Diru laguntza horiek noiz, nola eta non eskatu ere azalduko diete biharko bileran. Kultur etxean bilduko dira, 18:45ean. Segurako Udaletik herriko elkarte eta interesatu guztiei dei egiten diete biharko bilerara joan eta parte hartzeko.