Erakusleihoen lehiaketa antolatu du Lazkaon-ek, abendurako
Lazkaon merkatari elkarteak II. Erakusleiho Lehiaketarako deialdia egin die Lazkaoko merkatariei eta dendariei. Gabonei begira presatu dute egitasmoa, eta herriko denda guztiek parte hartu ahalko dute.Lehiaketan parte hartuko duten komertzioek abenduar...
Lehiaketan parte hartuko duten komertzioek abenduaren 9tik 25era bitartean eduki behar dituzte bereziki atondutako erakusleihoak, bi egun horiek barne. Abenduaren 8rako prest eduki beharko dira.
Ondoren, herritarrek eta erosleek gustukoenarentzat botoa emango dute, Facebook-en bidez edo saltokiko kutxan papertxoa sartuta. Hiru sari izendatuko dituzte hala, dendentzat. Botoa ematen dutenen artean, berriz, 100 euroko erosketa-txartela zotz egingo du Lazkaonek.
Erakusleihoan kontuan izan behar dira argiztapena, salgaien kontrastea, originaltasuna, sormena eta komertzioaren salgai bat edo batzuk agerian egotea.
Izena emateko Lazkaonen dago aukera (943 08 79 88; info@bareak.eu) edo Lazkaoko udaletxean.












