Carlos de Cos soraluzetarrak irabazi du Ataungo argazki rallya
Ataunen urriaren 12an atera zituzten X. Argazki Rallyko partaideek lehiaketara aurkezteko argazkiak, Ohitura Zaharren Festan. Sariak larunbat eguerdian banatu zituzten, Herri Antzokian, 51 partaideen erretratu guztiak ikusi ondoren.Lehenego saria Carlo...
Lehenego saria Carlos de Cos Azkona soraluzetarrak jaso du (113 puntu), 300 euro eta oroigarria. Bigarren Iñaki Etxenagusia azpeitiarra geratu da (106), eta 150 euro eta oroigarria jaso ditu.
Ataundarren arteko sariketan 9 lehiakide izan dira. Herriko lehendabiziko saria Xabier Belokik irabazi du (102), 90 euro eta oroigarria. Bigarren Garazi Etxeberria geratu da (92 puntu); bi txuleta bi botila ardo eman dizkiote saritzat.
Bost gairi atera behar izan zizkieten argazkiak: begiradak, lanean, ezkontza, erreflexua edo itzala, eta pertsonaiak.












