Iparra eta Eduardoren oroitzapen ekitaldiak Idiazabalen
Urteroko moduan, asteburuan Iñaki Iparragirre Iparra eta Eduardo Irizarren heriotzak oroitzeko ekitaldiak izango dira Idiazabalen, Kimu kultur elkarteak antolatuta. Aurten, gainera, 30 eta 40 urte bete dira Guardia Zibilek haiek hil zituztenetik. Mus ...
Xume tabernan jokatuko dute mus txapelketa azkarra; lau errege, hiru ustel eta sei hamarrekotara izango partida. Bikoteek 22:30eak baino lehen eman beharko dute izena. Hogei euro jarriko ditu bikote bakoitzak, eta, txapelaz gain, jasotako diruaren %40a emango diote bikote irabazleari. Bigarrenak, berriz, diruaren %20 eta bi patxaran botila jasoko ditu. Hirugarrenak, diruaren %10 eta bi txanpain botila. Eta, azkenik, laugarrenak, diruaren %5 eta bi pasta kaxa.
Bihar, monolitora bisita
Bihar jarraituko dute ekitaldiek. Goizean goiz, 08:30ean, Atxurbira joango dira, Iparra eta Eduardo oroitzeko monolitoa dagoen lekura. 13:00etan, berriz, omenaldi xume bat egingo diete Zigorren; Iparra eta Eduardoren irudiak daude han. Bazkariarekin amaituko dituzte aurtengo oroitzapen ekitaldiak. 14:00etan izango da bazkaria, Axari elkartean.













